Munduan gertatutakoak. Uztailako bigarren astea

14 July, 2016

 

AEBek 270.000 lanpostu sortu dituzte, eta langabezia-tasa %4,9an kokatu da eta Indiak diseinuaren nazioarteko gune bihurtu nahi du

 

AEBek 270.000 lanpostu sortu dituzte, eta langabezia-tasa %4,9an kokatu da

Estatu Batuek espero baino askoz lanpostu gehiago sortu dituzte. Munduko lehenengo ekonomiak 287.000 lanpostu sortu ditu ekainean (urriaz geroztik lortutako datu altuena da), Bloomberg agentziak kontsultatutako analistek aurreikusitako 180.000 lanpostuak baino askoz gehiago. Horien barruan sartzen dira Verizon enpresako 35.000 langileenak, zeintzuk beren lanpostuetara itzuli baitira greba luze baten ondoren eta berriro ere kopuru orokorrean sartu baitira.

 

Ekaineko hobekuntza honekin arindu egin da lan merkatuari eta ekonomia orokorrari buruzko kezka, ustea baitzegoen bai batak eta bai besteak txarrerantz egin zezaketela. Dena den, ekainean bertan langabezia-tasa bi hamarren igo da, %4,7tik %4,9ra, parte-hartze tasa  hamarren bat igo delako, %62,7raino alegia. Pertsona gehiago sartu dira lan-indarraren multzoan lan bila.

 

Indiak diseinuaren nazioarteko gune bihurtu nahi du

Indiako Gobernuak diseinuaren nazioarteko gune bihurtu nahi du India. Industria Saila diseinu politika nazional berri bat planifikatzen ari da, enpresak produktu eta prozesuen berrikuntzan zentratzera animatzeko eta India diseinuaren gune global bihurtzeko.

 

Politika berri horrek egun indarrean dagoena (2007ko otsailean onartutakoa) ordezkatuko du eta, gobernuko funtzionario baten arabera, sektore zehatz batzuk sustatuko ditu, hala nola, defentsa, dispositibo medikoen sektorea eta produktu elektronikoena.

 

Iberdrolak 8.500 milioitik gorako inbertsioa egingo du AEBetan

Konpainiak jakinarazi duenez, Iberdrolak, Avangrid bere filialaren bitartez, 9.500 milioi dolar inguruko inbertsioa (8.585 milioi euro, egungo aldaketa tasarekin) egingo du Estatu Batuetan 2016tik 2020ra bitartean; hala, urtean 1.900 milioi dolarreko inbertsioa (1.717 milioi euro) egingo du, herrialdeak behar dituen azpiegitura energetikoak martxan jartzen jarraitzeko.

 

Hortaz, Estatu Batuak izango dira Iberdrola Taldeak datozen bost urteetan egingo dituen inbertsioen (24.000 milioi euro) jomuga nagusietako bat.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow