Munduan gertatutakoak. Apirilako bigarren astea

15 April, 2016

 

[quote]Energia berriztagarrien erasoa AEBetako elektrizitate enpresa handien negozioari eta Higiezinen booma indartsu Alemanian[/quote]

Energia berriztagarrien erasoa AEBetako elektrizitate enpresa handien negozioari

Energia berriztagarriek gorantz egin dute Kalifornia, Texas eta beste hainbat lekutan, eta hori ona da ingurumenarentzat baina ez beste teknologia batzuekin energia ekoizten duten enpresentzat. Argindarra banatzeko sareak ia ez daude konektatuta Estatu artean eta, hortaz,  energia berriztagarriak errendimendu betean dauden uneetan ezin da argindar hori birbanatu premia gehien duten eremuetara. Adibidez, Texas Estatuak 7.000 milioi dolar gastatuak ditu dagoeneko barnealdeko lautadetan kokatutako haize-errotek ekoitzitako energia metropolietara eramateko, esaterako, Dallas edo Houston hirietara.

 

Horren ondorioz, kilowatio “berdeen” eskaintza ugaritu egin da eta argindarraren prezioak behera egin du. Eskaintza “berde” hori kaltegarria da energia termikoa edo nuklearra ekoizten duten enpresentzat, ezin baitute beti produkzioa kolpez eten.

 

 

Higiezinen booma indartsu Alemanian: 2006tik hona izan den urtarril onena.
Eskaera handiak eta hipoteka-tasa baxuek bultzaturik, etxebizitzen eraikuntzak gaitzeko gorakada izan du Alemanian 2016. urte hasieran. Urtarrilean, eraikuntza baimenak %34,5 hazi ziren aurreko urteko hil berarekin alderatuta, 26.300 baimenetara iritsi arte, Wiesbadeneko Estatistika Bulego Federalaren datuen arabera. Kopuru hori altuena da 2006ko urtarrilaz geroztik.

 

Kolpez ugaritu dira etxebizitza-eraikinak egiteko baimenak (%28,0tik gora) eta bi bizitzatako etxeak egitekoak (%24,1etik gora).

 
 
Yumi, erabilera anitzeko langile alemana
Yumi robota erabilera anitzekoa da eta oso erraza programatzeko. Horrelakoak izango ote dira etorkizuneko langileak? Bera da une honetan ABB talde teknologiko suitzarrak daukan erakargarri handiena. Izatez, Yumi bi beso mugikorrez osatutako tresna bat baino ez da. Robot industriala da, 38 kilokoa eta ekoizpen operazio monotonoak egiteko pentsatua. Yumi bezalako robotak gero eta garrantzitsuagoak izango dira enpresetan etorkizunean.

 

Un nuevo robot con Angela Merkel

 

Jendearekin lan egiteko diseinatuta dago Yumi, eta gizaki baten altuera eta tamaina dauka. Beste fabrikatzaile batzuk ere aritu dira azken urteotan robot laguntzaileak ekoizten, esaterako Fanuc japoniarra edo Bosch alemana.
 
 
AEBetako ekonomiak 215.000 enplegu sortu ditu martxoan
Estatu Batuetako ekonomiak 215.000 enplegu sortu ditu martxoan, uste baino 10.000 gehiago. Bestalde, langabezia tasa hamarren bat hazi da, %5eraino.

Sektoreka, azken hileko gorakada handienak txikizkako merkataritzan, eraikuntzan eta osasun zaintzan gertatu dira. Manufakturan eta meatzaritzan, aldiz, lanpostuak galdu dira.
 
 
Indiako portu sektoreak 10 milioi lanpostu sortzea espero du
Narenda Modi-k, Indiako lehen ministroak, adierazi du Indiako portu sektoreak 10 milioi lanpostu sortuko dituela, eta jakinarazi du Itsaso Ministerioak badituela 250 proiektu inguru itsas sektorean inbertitzeko aukera eman dezaketenak. Proiektu horien artean daude 12 portu nagusitan azpiegiturak garatzeko aukerak, itsasoa duten zortzi Estatutan egiteko proiektuak, eta beste organismo batzuk.

Horietatik guztietatik 100dik gora proiektu Sagarmala Programaren markoan identifikatuta daude. India barnean 14.000 kilometrotik gora bide nabigagarri dituztenez, sektore horrek hazteko potentzial izugarria dauka. Lehen ministroak berretsi du Indiako gobernuak konpromiso sendoa hartu duela azpiegiturak integratzeko.

 

 

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow