Munduan gertatutakoak. Uztailako lehen astea

1 July, 2016

Moskuko eskualdean logistikako operazioen zentro bat eraikitzeko proiektua eta Indiak hainbat neurri ezarriko ditu atzerriko inbertsioa liberalizatzeko

 

Moskuko eskualdean logistikako operazioen zentro bat eraikitzeko proiektua

Moskuko eskualdeko gobernuak plan bat onartu du banaketa-zentro bat eraikitzeko. Proxima Capital Group konpainia izango da berau eraikitzeko arduraduna. 26.600 errubloko inbertsioa aurreikusi da banaketa-zentro hori egiteko, zeina herrialdeko handiena izango baita. Proxima konpainiaren proiektua elikagaien banaketarako “Food city” zentroarekin lehiatuko da.

Zentro berria “Rosagromarket” deituko da eta Podols herrian eraikiko da, Moskuko eskualdean. 127 hektarea izango ditu, eta Moskuko saihesbide-autobidetik (MKAD) 37 kilometrora egongo da. 200.000 tona produktu fresko  -okela, arraina, barazkiak, frutak eta esnekiak- hartzeko gaitasuna izango du. Instalazioen guztizko azalera 300.000 m2 baino handiagoa izango da, eta ondoko hauek eraikiko dira: barazkientzako gordailu bat, tenperatura desberdinetan funtzionatu dezakeen biltegi bat, handizkako salmentarako pabilioiak eta produktuen azken prestaketarako tailerrak. Aurreikuspenen arabera, 2017an hasiko da ustiatzen.

 

Tatarstan da Errusiako eskualde erakargarriena inbertsioak egiteko

Tatarstan eta Belogorod eta Kaluga oblast-ak dira Errusiako hiru eskualde erakargarrienak inbertsioak egiteko. Lau berri sartu dira hamar eskualde onenen zerrendan: Tiumén, Vladimir oblast-a, Janty-Mansi okrug-a eta Mosku. Ekimen estrategikoen agentziak ranking bat egiten du Munduko Bankuaren “Doing Business” eredu ezaguna erabiliz, Errusiak aurrera egin dezan ranking horretan. Horri esker, aurten nabarmen murriztu dira jabetza eskubideak erregistratzeko epeak 60 eskualdetan. Vladimir oblast-aren kasuan, enpresa txikiei emandako laguntzari zor zaio rankinean gora egin izana.

 

Indiak hainbat neurri ezarriko ditu atzerriko inbertsioa liberalizatzeko

Indiako Gobernuak hainbat neurri iragarri ditu atzerriko zuzeneko inbertsioa liberalizatzeko hainbat sektoretan, besteak beste, hauetan: defentsa, aeronautika zibila, farmazeutika eta abar. Neurri horiekin inbertitzaileen konfiantza hobetuko da eta, epe luzera, konfiantza hori onuragarri izango da sektore horietako enpresentzat. Hala ere, Gobernuak ausartago joka zezakeela uste da.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow