Munduan gertatutakoak. Maiatzako laurgarren astea

27 May, 2016

 

Gamesa Indiak kontratu bat lortu du 20 sorgailu saltzeko ReNew Power enpresari eta Industria eta teknologia parke berriak Kuban (Errusia) eskualdean

 

Gamesa Indiak kontratu bat lortu du 20 sorgailu saltzeko ReNew Power enpresari

ReNew Power enpresak kontratu bat sinatu du Gamesa Indiarekin, Gamesak bi megawatioko (MW) 20 G97 aire-sorgailu hornitu diezazkion, ReNew Power-ek Karnataka-n duen proiekturako.

Sinatutako kontratuaren arabera, Gamesak proiektua martxan jartzeko behar den azpiegitura osoa garatuko du, horren barruan sartzen delarik 20 turbina eoliko hornitzeko, muntatzeko eta martxan jartzeko prozesua.

 

Industria eta teknologia parke berriak Kuban (Errusia) eskualdean  

Errusiako Krasnodar eskualdearen lehentasuna da industria eta teknologia parkeak sortzea. 2016-2017. urteetan gutxienez lau industria-parke sortuko dira, eta oraingoz bi parke atondu dira eskualde horretan: Tander (Magnit supermerkatu-katea) eta Kuban (Oleg Deripaska enpresariaren Basovi Element taldeko enpresa). 2015aren amaieran, Kuban eskualdeak 900 hektarearen erabilera transferitu zuen nekazaritza eta elikadura sektoreko lanetarako eta eraikuntza materiala produzitzeko.

 

Mosku Berriaren hazkundea

Aurtengo lehen lauhilekoan ia milioi bat metro koadro etxe eraiki dira Mosku ondoko lurretan. Bolumen horretatik ia 800.000 metro koadro etxebizitzetarako izango dira, eta 200.000 baino gehiago merkataritzara bideratzeko. Moskuko alkate Serguei Sobianin-ek sustatu du Mosku berriaren garapen integratua. Aurreikuspenen arabera, 2016aren amaieran ia 3,4 milioi metro koadro izango dituzte eraikita.

 

Miratorg enpresak txerriki produkzioa bikoiztuko du 2020rako

Miratorg-ek, txerrikiaren erraldoi errusiarrak, okela produkzioa bikoiztea aurreikusi du. 2016ko 500.000 tonatik milioi bat tonara iritsi nahi du 2020an. Inbertsioen bidez posible litzateke beren negozio bolumena 1.800 milioi dolarretik 4.500 milioiraino emendatzea 2020an.

Miratorg enpresak errentagarritasuna hobetu du eta hainbat neurri hartu ditu merkatuko prezioa murrizteko, hala nola, banaketa sare propioa garatzea. Bide horretatik, konpainiak bere posizionamendua indartu du hain lehiakorra den txerrikiaren merkatu errusiarrean, zeinak azken bi urteetan igarri baitu kontsumoak beherantz egin duela.

Proiektu horiei esker nabarmen hobetuko ditu esportazioak. Aurreikuspenen arabera, esportazioak 10 bider haziko dira 2016 eta 2020 bitartean. Azken urteotan Miratorg enpresako eta Errusiako Gobernuko arduradunek sarritan bisitatu dute Txina, Errusiako txerrikiari ezarri zaizkion arantzelak desagerrarazteko. Arantzelak kenduz gero, Miratorg enpresaren esportazioen erdiak Txinako merkatura zuzenduko lirateke. Gainerakoak, berriz, Vietnam, Thailandia eta Filipinetara bidera litezke.

 

AEBetako KPIa %1,1 hazi da

AEBetako KPIak urte arteko %1,1eko igoera erregistratu du, 2013az geroztik izandako handiena. Estatu Batuetako Lan Sailak adierazi duenez, gasolina garestitzeari zor zaio igoera hori. Azken hamabi hilabeteetan prezioak %1,1 hazi dira aurreko urtearekin alderatuta, martxoan %0,1 jaitsi baziren ere.

Bestalde, azpiko inflazioa (elikagaiak eta energia barne hartzen ez dituena) bi hamarren igo zen apirilean, eta %2,1 urte osoan.

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow