LKS-k Fagor Ederlan-en Mexikoko lantegi berriaren proiektua kudeatuko du

1 April, 2016

Mondragon  Korporazioko LKS aholkularitza-enpresa aukeratu dute, Fagor Ederlan Mexikoko San Luis Potosí estatuan eraikitzen ari den aluminio-galdategi berriaren zuzendaritzaz eta diseinu exekutiboaz ardura dadin.

Lantegiak 12.000 metro koadro inguru izango ditu eta aurten bertan hasiko da jardunean. Galdaketa, moldaketa, tratamendu termikoa eta amaierako mekanizazioa izango dira instalazioaren jardunaren ardatz nagusiak.

Lantegiak azken belaunaldiko teknologia eta prozesuak erabiliko ditu prestazio handiko eta pisu txikiko metalezko osagaiak ekoizteko, bereziki Mexiko, Estatu Batuak eta Kanadako automobilgintza sektoreari zuzendutakoak.

LKS-ren kontratu berri hau, euskal konpainiak aktibo higiezinen arloan diharduen Neinver enpresaren Galizia, Madril eta Andaluziako sei zentro komertzialetako jasangarritasun-ziurtapenen adjudikazioa lortu ondoren iragarri da.

Euskal konpainia Erabilerako BREEAM ES ziurtapen-prozesuaz arduratuko da. Egoitza-erabilerarik gabeko eraikinak ebaluatu eta ziurtatzeko prozesu honek higiezinaren ingurumen-prestazioak, fakturak eta beste kontsumo-erregistro batzuk aztertzen ditu.

Zeregin horri dagozkio hasierako azterketa, eraikinetan in situ egindako ikuskaritzak, proba-bilketa eta amaierako ebaluazioa.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow