LKS Mexikoraino iritsi da, negozio-aholkularitzako filial baten bidez

20 April, 2016

LKS S.Coop.ek lehen filiala ireki du Mexikon, management-aholkularitzako zerbitzua nazioartekotzeko asmoarekin. LKSk bezeroei erantzuteko formulazio bereizgarria diseinatu du, eta Mexikoko partner baten laguntza izango du.

 

LKS Mexikoraino iritsi da, El Bajío eskualdean kudeaketa-aholkularitzako enpresa liderra bihurtzeko helburuarekin. Hartara, kontsultoretza teknologikoko, kudeaketako eta abokatutzako euskal enpresak Euskaditik kanpoko hazkunde-proiektuari heldu dio, aholkularitza estrategikoan, eraginkortasuna eragiketan, ekoizpenean eta pertsonen esparruan duen esperientzia zabaltzeko asmoz. Bost urteko negozio-planarekin eta bi milioi euro fakturatzeko aurreikuspena tarteko, El Bajío eskualdean kudeaketa-aholkularitzako enpresa liderra bihurtzeko misioarekin iritsi da LKS Mexikora.

 

Azterketa prospektiboa egin dugu eta gorakada etengabean dabilen merkatua dela ikusi (% 5 inguruko hazkundea zerbitzuen sektorean, Europan baino askoz ere handiagoa); Elena Zarraga LKS S.Coop.eko Zuzendari Nagusiaren esanetan, Mexikora hedatuz “gure zerbitzuen ekarpen bereizgarria eskainiko dugu; gainera, Mexikoko enpresa-kulturaren erabateko ezagutza ere badugu gure partnerrari esker”.

 

[pullquote]Bigarren fasean, Mexikon eskaintzen duen zerbitzu-zorroari teknologia- eta abokatu-alorrak ere gehitzea aurreikusten du LKSk[/pullquote]

Querétaro Estatuko El Bajío industria-ingurunean AEBri hornitzen dioten aeronautika- eta automozio-sektoreetako enpresa asko biltzen dira. LKSk Euskadin aski landutako zerbitzu berritzaileen zorroa eta hainbat alor eta aukeratan bildutako eskarmentua eskaintzen dio industria horri. Izan ere, enpresa askorekin batera ari da lanean dagoeneko, hala nola ITPrekin, Irizarrekin eta Crownekin. “Erabiltzeko prest dauden zerbitzuak eskainiko ditugu; balio erantsi handiko proiektuak, eta betiere MONDRAGON Korporazioaren gure nazioarteko plataformaren laguntzarekin. Gainera, gure kudeaketa-aholkularitzako know howa eta zerbitzu-zorroa ere aprobetxatuko ditugu, gure tokiko bazkideari, OUT HELPINGi indarra emateko”, azpimarratu du Elena Zarragak.

 

Bigarren fasean, Mexikon eskaintzen duen zerbitzu-zorroari teknologia- eta abokatu-alorrak ere gehitzea aurreikusten du LKSk. Elena Zarragaren hitzetan, “LKSren nazioartekotzeak bultzada estrategiko indartsua eta aukera-mapa burutzea ekarriko digu”.

 

LKSri buruz

LKS S.Coop. ezagutzari lotutako enpresa berritzailea da; dagoeneko 25 urtetik gorako esperientzia bilduta, beraren lantaldeen talentuagatik ezaguna da eta Euskaditik abiatuta mundurako proiekzioa du. LKS, MONDRAGON Korporazioko kidea, Euskal Herriko zerbitzu profesionalen sektoreko erreferente nagusietako bat da, berrikuntzari, ezagutzari eta asmamenari esker.  LKS S.Coop.ek bere eraldatze-gaitasuna eskaintzen die erakundeei kontsultoretza teknologikoaren eta kudeaketaren arloetan, bai eta bere abokatu-taldea ere. Euskadi osoan ditu bulegoak.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow