Lazpiurrek Txinan duen presentzia areagotu nahi du

19 October, 2016

Industriako makinerian espezializatuta dagoen euskal enpresak Asiako herrialde hartako banatzailearekin duen akordioa handitu du

 

Makineria eta forjazko tresnak fabrikatzen dituen konpainia gipuzkoarrak akordio bat gauzatu du Txina aldeko banaketa egiten dion Cy-Time enpresarekin, euskal konpainiaren makina txertatzaileen eta makina elektronikoen merkaturatze-lanez eta laguntza teknikoaz ardura dadin.

 

Txinako enpresa zen, duela sei urtez geroztik, Asiako herrialde hartan Lazpiurren ikuskaritza-makinen banaketa egiten zuena. Kontratua handitu ondoren, Bergarako konpainiak herrialde hartako merkatuan daukan presentzia areagotu nahi du.

 

“Lazpiurrek makina bat saldu eta aurrerago bezeroak edozein zerbitzu behar izanez gero, eman egiten diogu, hemen, Alemanian edo Txinan. Horixe da besteengandik bereizten gaituen ezaugarria”, zehaztu dute Lazpiurreko merkataritza sailetik ohar baten bitartez.

 

Cy-Time-rekiko kontratuaren handitze hau, konpainia gipuzkoarrak iazko maiatzean, SMT Samsung Mexiko eta Estatu Batuetarako bere banatzaile esklusiboa izango zela adieraziz egin zuen iragarpenari gaineratu zaio.

 

Euskal enpresa 25 herrialdetan hedatuta dago eta automobilgintzaren arloko multinazional handientzat lan egiten du, Daimler, Ford eta Volkswagen tarteko direla, baita TIER 1, GKN eta Lear-entzat ere, besteak beste.

 

 

Lazpiur-en aurkezpen bideoa

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow