Euskal enpresek negozio aukerak dituzte Panaman, Munduko Bankuak eta BIDek finantzaturiko 2.000 milioi euroko inbertsio proiektuetan

19 May, 2016

Bi banku multilateralek 20 proiektu finantzatu dituzte.

 

Munduko Bankuak (MB) eta Garapenerako Amerika arteko Bankuak (BID) bultzatutako garapen proiektuei esker, euskal enpresek negozio aukera berriak aurkituko dituzte Panaman.  Bi finantza erakunde horiek 2.000 milioi eurotik gorako proiektuak dituzte, batzuk 2012tik prest daudenak eta beste batzuk, ordea, prestatzen ari direnak.

 

Gehienak, hots ia 1.800 milioi euroko 17 proiektu, BIDek finantzatu ditu. Beste hiru proiektuak, ia 300.000 eurokoak, Munduko Bankuak sustatu ditu. Gainera, proiektu horiek euskal enpresentzat egokiak diren sektoreen barruan kokatuta daude. BIDek askotariko proiektuak aurreikusi ditu hemendik eta 2019ra, hala nola, argindar, ur eta saneamendu proiektuak, hezkuntza-sistema sendotzeko proiektuak eta logistikako zerbitzuak nahiz produkzio azpiegituren eraginkortasuna eta konektagarritasuna hobetzeko proiektuak. Bestalde, Munduko Bankuaren proiektuak 2021ra arte luzatuko dira, eta ondoko hauetan oinarrituko dira nagusiki: lehiakortasuna bultzatuko duen hazkunde ekonomikorako proiektuak, denontzako aukera handiagoak sortzeko proiektuak eta sektore publikoaren gardentasuna eta eraginkortasuna hobetzeko proiektuak.

 

Panamakoa Latinoamerika osoko ekonomia dinamikoenetako bat da,  %8,3ko hazkunde ekonomikoa izan zuelarik 2010etik 2014ra bitartean, hots, eskualde hartako batez bestekoaren bikoitza.  2015ean, Panamako ekonomia %5,8 hazi zen, eta Munduko Bankuak eginiko balioespenen arabera, aurten %5,9 inguruko hazkundea izango du. Panamak proiektu handiak aurreikusi ditu, hala nola bigarren metro linea eta kanala zabaltzea.  Era berean, inbertsioak egingo dira garraioan, logistikan, meatzaritzan, finantza-zerbitzuetan eta turismoan. Panama da negozioak errazenik egiten diren Latinoamerikako laugarren herrialdea,  Munduko Bankuaren “Doing Business 2015” txostenaren arabera.

 

Hona hemen aurreikusi diren proiektu batzuk: argindarra sortzea iparraldeko kostan eta GNL terminalean (540 milioiko kostua du eta BIDek erdia finantzatuko du); Panamako badiaren saneamendu lanak (160 milioi baino gehiagoko kostua du eta BIDen 100 milioiko finantzaketa jasoko du); eguzki energian oinarritutako proiektu fotovoltaikoa Santiagon (100 milioitik gorako kostua du eta BIDen 80 milioiko finantzaketa jasoko du); eta produkzio sostengarrirako eta bioaniztasuna zaintzeko proiektua (26 milioi euroko kostua du eta Munduko Bankuaren 9 milioiko mailegua jasoko du).

 

Garapenerako Banku Multilateralek finantzatzen dituzten proiektuetan sortutako aukerei buruz informazio gehiago nahi izanez gero, enpresak harremanetan jar daitezke SPRI-Enpresen garapenerako euskal agentziarekin , Leire Intxaustirekin (lintxausti@spri.eus)  edo Emilio Bunge-rekin (Development Finance International (DFI), Inc.)(ebunge@dfintl.com).  ( ebunge@dfintl.com).

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow