Euskal enpresek 27.000 milioitik gorako negozio aukerak dituzte Latinoamerikan, garraioaren sektorean

28 September, 2016

Munduko Bankuak eta Amerika arteko Garapen Bankuak (BID) asmoa dute 104 proiektu egiteko arlo horretan.

 

Garraio sektoreko proiektu gehien jasoko dituzten herrialdeak dira: Brasil (16 proiektu), Kolonbia, Peru eta Bolivia (9 proiektu bakoitzak) eta Ekuador (6 proiektu).

 

Euskal enpresek 30,9 bilioi dolarreko (27.000 milioi eurotik gora) negozio aukerak dituzte Latinoamerikan, garraioaren sektorean. Banku multilateral deituriko erakundeek, hots, Munduko Bankuak eta Amerika arteko Garapen Bankuak (BID) sustatzen dituzte proiektu horiek, zeintzuek garapen proiektuak finantzatzen baitituzte kontinente osoan.

 

Bi finantza erakunde horiek 27.000 milioi euroko 104 proiektu onartu dituzte, 2013az geroztik, garraioaren sektorerako. Proiektu horiek bi eta bost urte bitarteko epean inplementatuko dira, eta horietako asko dagoeneko hasi dira finantzatzen obra zibilak, ondasunak eta ingeniaritza eta aholkularitza zerbitzuak. Sektore horretan esperientzia zabala izaki, proiektu horiek negozio aukera paregabea dira euskal enpresentzat.

 

Onartuta dauden proiektuen artean aipatzekoak dira, besteak beste, Kingstonen (Jamaika) edukiontzi terminal bat egiteko proiektua (400 milioi euro inguruko kostua du guztira, eta BIDek 235 milioiko mailegua emango luke), Quiton (Ekuador) hiriko garraio sistema metropolitarra egitea helburu duena (330 milioiko aurrekontua du, eta BIDek 90 milioiko mailegua emango luke) eta Limako (Peru) metroko 2. linea eraikitzeko proiektua (525 milioiko inbertsioa egingo litzateke, eta Munduko Bankuak 270 milioi inguruko finantzaketa emango luke). Horiez gain, prestaketa-fasean dago Argentinan esportazioentzako gaitasuna zabaltzeko eta bideko segurtasuna hobetzeko proiektu bat (450 milioi euroko aurrekontua du, eta BIDek 270 milioiko mailegua emango luke).

 

Garraioaren sektoreko proiektu gehien jasoko dituzten herrialdeak dira: Brasil (16 proiektu), Kolonbia, Peru eta Bolivia (9 proiektu bakoitzak), eta Ekuador (6 proiektu). Proiektuen balioari dagokionez, Peru da liderra 12.000 milioi euroko zorroarekin, Brasil ondoren, 4.000 milioitik gorako balioarekin, Ekuador 2.000 milioi baino gehiagorekin, eta Kolonbia, berriz, 1.800 milioi euro ingururekin.

 

Garraio arloko proiektuek Munduko Bankuko zorroaren %20tik gora hartzen dute, eta garraioaren sektorea bere lehentasunetako bat bihurtu da. Bestalde, BIDek ere baditu hainbat proiektu garraioaren sektorean, urtero onartzen dituen maileguen %15 inguru bideratzen baititu sektore horretara.

 

Hiriguneak oso azkar ari dira hazten, horregatik, munduko bi finantza erakundeentzat lehentasun bihurtu da hobekuntzak egitea hirietako errepide-azpiegituretan eta garraio sistema masiboan. Garraioaren sektorera bideratzen dituzten funtsen %25 arlo horietan inbertitzen dira. Testuinguru horretan, BIDek ekitaldi bat egingo du Miamin (AEBetan), urriaren 27 eta 28an, Latinoamerikako hiri-mugikortasunaren berrikuntzari buruz.

 

Eskualde horretako hiri ertain askotan gauzatuko dira hiriko errepide azpiegituretara bideratutako proiektuak, Hiri Gorakor eta Sostengarriak ekimenaren barruan, zeinaren bidez BIDek ia 100 hiriri lagunduko baitie datozen 3-5 urteetan.

 

Banku multilateralen gero eta proiektu gehiagok aplikatzen dituzte informazio eta komunikazio teknologiak garraio sistemetan,  sistema horiek optimizatzeko eta modernizatzeko. Gaur egun, urtean 45-90 milioi euro inbertitzen dira Latinoamerikarako garraio proiektuetarako teknologian.

 

Munduko Bankuak eta BIDek beste arlo batzuetan ere inbertitzen dute: landa eremuetako errepideetan, portuetan, aireportuetan, metroetan, burdinbideetan eta logistikan. Trafiko istripuak direnez eskualde horretako heriotza-eragile handienetako bat, bideko segurtasuna da Latinoamerikako garraio proiektuek lehenesten duten alderdietako bat.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero Garapenerako Banku Multilateralek finantzatzen dituzten proiektuetan sortutako aukerei buruz, enpresak jar bitez harremanetan la agencia vasca de desarrollo empresarial SPRI, Leire Intxaustirekin (lintxausti@spri.eus)  edo Emilio Bunge-rekin (DevelopmentFinance International (DFI), Inc. ebunge@dfintl.com).

 

 

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow