Lantek-ek aurten Arabiar Emirerrietan bulego bat irekitzea aurreikusi du

9 March, 2016

Metal sektorerako diseinu industrialeko programa informatikoen garapenean espezializatuta dagoen Lantek enpresa arabarrak aurten Arabiar Emirerrietan bulego berri bat irekitzea aurreikusi du, Ekialde Hurbilean duen presentzia indartzeko.

Teknologia garatzea, nazioartekotzea bultzatzea eta merkatu-esparru berriak bilatzea dira konpainiaren 2016. urterako estrategiaren ardatz.

Gaur egun, Lantek-en fakturazioaren % 88 Estatuaz kanpoko negozioari lotuta dago, bereziki Italia, Alemania eta Hego Korea bezalako merkatuei.

“Zalantzarik gabe, gure arrakastaren zati handi bat, gure produktuak eskari potentziala dagoen lekuetara esportatzearen aldeko apustuarekin lotuta dago, eta horrek gure lehiakortasuna areagotzen du”, ziurtatu du Alberto Martínez Lantek-eko CEOak ohar baten bitartez.

Gainera, euskal enpresak iragarri duenez, 2016an fakturazioa % 16 gehitzea aurreikusi du, 18 milioi euroko negozio-kopurua lortu arte.

Lantek-ek, halaber, 2015eko emaitzak aurkeztu ditu. Ekitaldi horretan, konpainiaren fakturazioa aurreko urtekoa baino % 10 handiagoa izan zen, 15,5 milioi euroko guztizko kopurua lortu zuelarik.

Enpresa, hainbat ebaketa-teknologia eta puntzonaketaren laguntzaz xaflak, hodiak eta profilak ekoizten dituzten fabrikatzaileei zuzendutako CAD/CAM/MES/ERP software-soluzioetan espezializatuta dago.

 

Lantek Factory

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow