Nazioartekotzea euskal enpresen agendara itzuliko da INTERGUNE+en eskutik

21 July, 2016
  • Urriaren 4 eta 5ean izango da aurten Nazioartekotzearekin hitzordua.
  • Herrialde gonbidatua Erresuma Batua izango da, euskal enpresentzat negozio aukerak eta Brexitaren eraginei buruzko azterketarekin.
  • Australia, Tailandia eta Afrika bezalako merkatu berriek eta merkatu sendo edo garapen bidean dauden merkatuekin partekatuko dute programa, hala nola Iran, AEB, Alemania, Txina edota Mexiko.
  • Zabalik dago SPRIko Kanpo Sarearekin banan banako bilerak eskatzeko epea.
  • Nazioartekotze zerbitzuetako erakundeek oraindik tokia hartzeko aukera dute erakusketa eremuan.

 

Urriaren 4 eta 5ean BEC (Bilbao Exhibition Centrek) Intergune+, Nazioartekotzearekin Hitzordua topaketaren edizio berri bat hartuko du. Nazioartekotzea ardatz nagusi izanik, hiru zutabe izango ditu ekitaldiak: Spriren Atzerriko Sareko arduradunekin bilerak, jardunaldi eta hitzaldiak, eta erakusketa eremua.

Aurten, herrialde gonbidatua Erresuma Batua izango da, euskal enpresentzat negozio aukerak eta Brexitaren eraginei buruzko azterketarekin, eta gainera merkatu berriei buruz (Australia, Tailandia eta Afrika) eta merkatu sendoei edo garapen bidean daudenei buruz (Iran, AEB, Alemania, Txina edota Mexiko) hitz egingo da.

 

Banan banako bilerak

Spriren Atzerriko Sareko zuzendari eta aholkulariak, 70 herrialde baino gehiagotan lan egiten dutenak, Euskadira etorriko dira Intergune+en parte hartzeko. Eurekin banan banako bilerak eskatu nahi dituzten euskal enpresek, aldez aurretik bidali beharko dute bilera eskaria.

Kanpo Sarez gain, Spriren Zerbitzu Multilaterala ere bertan izango da, euskal enpresekin batzartzeko prest. Zerbitzu hau bereziki diseinatuta dago euskal enpresek erakunde multilateraletako lizitazioak irabaz ditzaten (Munduko Bankua, Garapenerako Amerika arteko Bankua, etabar). Era berean, Invest in the Basque Countryk, euskal enpresei atzerriko inbertsoreak eta bazkide estrategikoak bilatzen laguntzen duenak ere hartuko du parte topaketan

Kanpo Sarearekin, Zerbitzu Multilateralarekin edota Invest in the Basque Countryrekin banan banako bilera eskariak www.spri.eus web gunean egin behar dira.

 

Jardunaldiak eta hitzaldiak

Aurten, Erresuma Batua izango da INTERGUNE+en herrialde gonbidatua. Herrialde gonbidatuari eskainitako jardunaldian, euskal enpresentzako negozio aukerak aurkeztuko dira ikuspuntu desberdinetatik, baita bertan ezarritako euskal enpresen esperientzia ere.

Jardunaldi honen beste atal bat, Brexitak hartuko du, hain zuzen ere Erresuma Batuak Europar Batasunetik alde egiteak izango dituen eraginak aztertzeko. Zenbait adituren eskutik, erabaki horrek euskal enpresen harreman komertzialetan izan ditzakeen ondorioak aztertuko dira.

INTERGUNE+en egitaraua hainbat jardunaldi eta hitzaldirekin osatuko da: garapen bidean dauden herrialdeak, herrialde sendoak eta lehentasunezkoak, adibidez Iran, Mexiko edo Alemania, edota Intergune+en egitarauan lehen aldiz sartzen diren herrialdeak, hala nola Australia eta Tailandia.

 

Erakusketa gunea

Aurreko edizioetan bezala, INTERGUNE+ek erakusketa gune bat izango du, non enpresa eta erakundeek enpresentzat dituzten nazioartekotze zerbitzuen eskaintzak erakutsiko dituzten.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow