Euskal industria eolikoak bere egiaztagiriak aurkeztu ditu sektorearen feria azpimarragarrienean

28 September, 2016

Wind Energy Hamburg feria irailaren 27tik 30era bitartean ospatu da Alemanian

 

Energia eolikoan espezializatutako euskal enpresek, egunotan, beren gaitasunak erakusten ari dira Wind Energy Hamburg ferian, Hanburgo alemaniar hirian egiten ari den eta sektorearen topaketa internazionalik garrantzitsuenean.

 

Euskal industria ehunaren parte hartzea, Offshore Wind Energy Basque Country markaren testuinguruan artikulatzen da. Iniziatiba honetan 80 bat enpresa eta entitate biltzen dira energia eoliko konbentzionalean eta offshore-an duten esperientzia promozionatze aldera. Parada honetarako, Offshore Wind Energy Basque Country markak erakusketa espazio propioa izango du.

 

Euskadiko Energia Klusterrak, Euskal Itsas foroaren laguntzaz antolatutako standa, azpiegitura eolikoen garapenean Euskadik duen potentziala ezagutzen emateko balioko du.

 

Erakusketako espazioak, Antec, Erreka, Euskalforging, Glual, Hine, Irizar Forge, Kimua Group, Laulagun Bearings eta Nautilus biltzen ditu, baita Euskadiko sektore eolikoaren Fabrikazio Zentro Aurreratua, Windbox ere. Horrez gain, Ingeteam eta Gamesa hitzorduan presente dira, saltoki propioak dituztelarik.

 

Sektore eolikoko euskal industria ehunak, 2014. Urtean, 7.322,5 milioi euroko fakturazio globala duten 105 enpresa biltzen zituen. Lurreko eolikoen alorrean duen esperientziak Euskadiri, offshore eolikoan eragile aipagarri bihurtzen lagundu dio.

 

Wind Energy Hamburg feriak, enpresa aitzindari, aditu eta arduradun politikoen aurrean euren produktuak erakusten dituzten 1.200 erakustoki baino gehiago biltzen ditu.

 

 

Wind Energy Hamburg 2016 feriaren muntaiaren bideoa

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow