Intergune+ 2015: Kuba, esparru ekonomiko berria

11 urtarrila, 2016

Ameriketako Estatu Batuekin harremanak normaltzeko hitzarmenaren ondoren, Kubak legezko esparru berri bat ezarri du atzerriko inbertsioetarako, besteak beste enpresentzat salbuespen fiskalak aurreikusten dituen esparru berria. Marielgo Garapen Gune Berezia, atzerriko inbertsioa, berrikuntza teknologikoa eta industria konzentrazioa erakartzeko lehentasunezko proiektua da.

Kubako etorkizuneko inbertsio planak energia eolikoan oinarritzen dira eta Cofides Estatuko konpainiak 40 milioi euroko finantzaketa-ildo bat ireki du, Espainiako enpresei Kuban ezartzen laguntzeko. 10 urterainoko zerga-salbuespenak aplikatuko zaizkie Kuban kokatzen diren enpresei. Nekazaritza, baso eta elikaduraren sektorea da garatu beharreko lehentasunezko sektoreetako bat.

Kubako euskal enpresarien elkarteko Ernesto Arberasek, Kubako enbaxadore Eugenio Martínezek eta enbaxadorearen aholkulari Janet Fernándezek hizpide izan zituzten Kubaren aukerak, azken bost urteotan ia %5eko batez besteko hazkundea izan baitu bere BPGn.

Programa

Eugenio Martinez Enríquez, Kubako Enbaxadorea

Atzerriko Inbertsioaren Legea, agertoki berria

bideoa
PDF

Janet Fernandez, Kubako Enbaxadako aholkulari ekonomiko-komertziala

Inbertsiorako aukerak

bideoa
PDF

Ernesto Arberas, AEVC – Kuban ezarritako Euskal Enpresen Elkartearen idazkaria

Ezarpenak Kuban, euskal esperientzia

bideoa

 

Intergune+. 2015ko edizioa. Informazio guztiak.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow