Konpainia holandar batek Danobat-en doitasun handiko artezteko makina instalatu du

3 March, 2016

De Rooy industria-hornitzaile holandarrak Danobat makina erremintako euskal fabrikatzailearentzat ekoitzitako artezteko makina laua gaineratu die orain arteko bere ekipamenduei. Makina honi esker, Europako ipar-mendebaldeko konpainiak tamaina handiko piezen doitasun handiko mekanizazioa egin ahal izango du.

Danobat-eko artezteko makina lauak 8000x3000x1600 mm-ko gama du 30 tonako gehienezko pisua duten piezetarako. Makinak azalak artezteko buru bat dauka, eta edozein norabidetan kulunka daitekeen beste bat.

Gainera, mahaiaren mugimendua eta harriaren mugimendua tartekatzea ahalbidetuko du, piezetako kurbak aztezteko aukera erraztuz.

“Orain arte, zabalera handiko piezen fresaketa eta neurketa egin genezake, baina artezketaren kasuan, gehienez 1700 mm-ko zabalera eta 10 tonako pisua zuten piezetara mugatuta geunden”, adierazi du Dirk De Rooy konpainia holandarreko zuzendariak.

Konpainiak ehungintzarako zein inprimaketa-prentsetarako tamaina handiko piezak fabrikatzeko erabiliko du artezteko makina berria. Konpainiaren arduradunen iritziz, hiru metrotik gorako zabalera duten piezen artezketaren eskaria areagotu egingo da etorkizunean.

 

Artezteko soluzioak – Danobat

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow