Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 6 Marzo, 2018 Nazioartekotzea Argentina Brasil Kolonbia Latinoamerika Mexiko Txile Uruguai

Kolonbiak Cauca haraneko Gune Frankoa eskaintzen du Pazifikoko herrialdeetara sartzeko ate gisa

Gaur egun, 70 euskal enpresak dauzkate produkzio- edo merkataritza-ezarpenak Kolonbian

Kolonbiak %3ko hazkundea dauka, 50 milioi biztanleko barne merkatua, eta 40 gune franko eskaintzen dizkie enpresei inbertitzeko.

Bakea iristearekin, gobernuak 29 erreforma bultzatu ditu inbertsioa erakartzeko industriara lehen aldiz ireki diren

SPRI Taldea presente dago Euskadiren Kolonbiako ordezkaritzan, laguntza emateko han kokatuta dauden 70 bat euskal enpresari eta merkatu hori aztertu nahi dutenei.

 

Basque Trade & Investment Euskadiko Nazioartekotze Agentziak (SPRI Taldean integratua eta Ekonomi Garapen Sailaren menpekoa) jardunaldi bat antolatu du euskal enpresei erakusteko Kolonbiako merkatuaren negozio-aukerak. Agentzia horretako nazioartekotze zuzendari Iñaki Ezkurrak aurkeztu du jomuga hori, zeinak proposamen interesgarriak baitauzka une honetan euskal inbertitzaileentzat. Cauca gune frankoko eta Kolonbiako garapen agentziako arduradunek ere parte hartu dute topaketan, lehen eskuko informazioa emateko.

 

Procolombia erakundeko Camilo Boterok herrialdearen profila azaldu du. Esan du Kolonbiak badituela epe luzerako hazkunde perspektibak, gobernuak apustu irmoa egin baitu inbertsioa erakartzeko laguntza-neurri zehatzen bidez, eta 40 gune franko eskaintzen dituela. Kolonbiaren hazkundea %3koa izan da azken 5 urteotan, eta bakearen iritsierak %2ko inpaktu gehigarria izan du BPGan.

 

Camilo Boterok aipatu du bakeari esker bideak ireki direla orain arte iritsi ezinezkoak ziren zenbait eremutara sartzeko. Eskualde horiek azpiegiturak behar dituzte, eta baita ere komunikazioak, zerbitzuak, e.a. Horregatik, gobernuak 29 erreforma jarri ditu martxan, inbertsioak eta enpresak lehenbailehen irits daitezen eremu horietara.

 

Aukera-sektore garrantzitsuena azpiegiturena da, benetako motorra inbertsioa bultzatzeko. 16 mila milioi dolarreko aurrekontua dago 31 aireportu eraikitzeko, eta, horrez gain, uren kudeaketarako plan bat eta errepideetarako plan bat ere egingo dira. Halaber, azpimarratzekoa da energia sektorea, lege zehatz batek babestutako bultzada jaso baitu. Eta baita ere turismoa, nekazaritzako industria, metal-mekanika, IKT zerbitzuak, e.a.

 

Jarraian, Juan Carlos Boterok, Cauca haraneko Gune Frankoko arduradunak, azaldu du nolako aukerak eskaintzen dizkien enpresei kokaleku estrategiko horrek, hurbil baitago Calitik eta Buenaventura portutik (Kolonbiako porturik garrantzitsuena). Boteroren arabera, Kolonbia da Pazifikoan negozioak egiteko atea, bai ozeano horren kostan dauden herrialde amerikarrentzat, eta bai Asiako merkatuak hornitzen dituzten enpresentzat. Cauca haraneko gune frankoan presente dauden sektoreen artean aipatzekoak dira: bateria eta metagailuak, azukrea eta gozogintza, zura eta kautxua, elikadura eta industria farmazeutikoa, besteak beste.

 

Cauca haraneko gune frankoak Kolonbiako kanpo merkataritzaren %60 mugitzen du Buenaventura portuaren bitartez eta Pazifikoko Aliantzari esker, 17 herrialdetako 60 portu konektatzen dituelarik. Gaur egun 48 enpresa daude bertan, zeintzuek zuzeneko 1800 lanpostu eta zeharkako 3500 lanpostu sortzen baitituzte.

 

Boterok nabarmendu du Kolonbiak kalitate handiko giza-baliabide espezializatuak dituela eta talentu hori eskualde horretako 12 unibertsitate eta teknologi zentroetatik datorrela. Horrez gain, bereziki azpimarratu du eskulanaren kostu eraginkorra, Forbes aldizkariaren arabera Hegoamerikako onena 2017an.

 

Jardunaldiari buru emateko, Miryan Gómezek, Pazifikoko gune frankoko zuzendari komertzialak, bertaratuei azaldu die zertan datzan instalazioak zabaltzeko proiektua, gaur egun abian dena, eta esan du aurreikuspenen arabera, 15 hektarea gehiago izango dituela enpresen garapenerako eta inbertsiorako. Gomezek errepaso bat eman die azken bost urteotan eskualdean kokatu diren atzerriko enpresei.

 

SPRI Taldearen Kanpo Sarea-Euskadiko Nazioartekotze Agentzia presente dago Euskadiren Kolonbiako ordezkaritzan, bere bitartez laguntza emateko jomuga horretan interesatuta dauden euskal enpresei. Gaur egun, 70 euskal enpresak dauzkate produkzio- edo merkataritza-ezarpenak Kolonbian.

Lotutako albisteak

24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Global, euskal enpresen nazioartekotzean emakumearen presentzia sustatzeko programa berria
Irakurri gehiago
Máquina Herramienta en Italia Informe 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Italiako makina-erremintaren merkatua,, euskal enpresentzako aukera BasqueTrade-n azken txostenaren arabera
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Qassayk osasun irakurleak garatzen ditu minbizia edo diabetea bezalako gaixotasunak diagnostikatzeko helburuarekin
Irakurri gehiago
Aeronáutica Reino Unido Webinar 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek merkatu aeronautiko britainiarrak euskal enpresentzat dituen aukerak aztertzen ditu
Irakurri gehiago
Japón Hidrógeno 23 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek euskal eta japoniar enpresen arteko lankidetza hidrogenoaren sektorean sustatzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak