ITPk euskarri teknikoko kontratua sinatu du britaniar National Grid-ekin

9 December, 2015

Sener-rek eta Rolls Royce-k parte hartzen duten ITP euskal aeronautika konpainiak, banaketa elektrikorako National Grid britaniar enpresarekin kontratua sinatu du, Erresuma Batuko enpresaren helikoptero flotaren motoreen mantentze zerbitzuak betetzeko.

10 urteko iraupena izango duen kontratuak, ITP, Erresuma Batu osoan eta AEB ipar-ekialdean ezarrita dauden britaniar multinazionalaren Bell 429 helikoptero flotaren PW207D1 motoreen euskarri teknikoaren kargu egin dadila aurreikusten du.

National Grid-ek Bell 429 helikoptero modeloa erabiltzen du bereizmen handiko irudiak egiteko eta kudeatzen dituen instalakuntzen ikuskaritza termikoak egiteko: goi- tentsioko 22.000 dorre baino gehiago eta 220 azpiestazio.

ITPk eskainiko dituen zerbitzuen artean, programatutako azterketak, Aircraft On Ground mantentze zerbitzuak, motorearen baldintzen joeren monitorizazioa edo motoreen alokairu erabilgarritasuna azpimarra daitezke.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow