ITP arduratuko da Heli Charter enpresa britainiarrak ekoizten dituen helikoptero-motorrak mantentzeaz

21 March, 2016

Turbo Propultsatzaileen Industria (ITP) izeneko konpainia aeronautikoak akordio bat lortu du Heli Charter enpresa britainiarrarekin, honek ekoizten dituen Bell 429 helikopteroetako PW207D1 motorren mantentze-lanez arduratzeko.

Kontratu honek hamar urteko iraupena du eta hegaldi-ordu kopuruaren araberako laguntza teknikoko modalitateari (PbH o Power-by-the-hour) atxikita dago.

Konpainia britainiarrak helikoptero eskaintza ezinago zabala du herrialde osoan zehar, alokairuan zein salmentan.

Sener euskal ingeniaritza-enpresa partaide duen ITP konpainiak Heli-Charter-i eskainiko dizkien zerbitzuen artean, aldizkako azterketak, motorraren oinarrizko desmuntaketa ez-programatua, motorretako erregai-toberen azterketa eta motorraren egoeran dauden joeren kontrola nabarmen daitezke, besteak beste.

Berrikitan, Bizkaiko Teknologia Parkean kokatuta dagoen enpresa aeronautikoak Indiako bere joint venture-an kontrolatzen ez zuen % 66aren erosketa formalizatu du.

Konpainiaren nazioarteko posizionamendua indartzen lagunduko duen lantegi horrek hegazkin-motorretako hodi zurrunetarako “end-fittings” edo errakorrak baino ez ditu ekoizten.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow