Itasak enpresa bat erosi du Malaysian

21 uztaila, 2016
Itasa 1974an sortu zen Andoainen

Enpresa gipuzkoarrak Akronn konpainia erosi du Asiako merkatuan zabaltzeko asmoz

 

Itasa arte grafikoetako enpresak 3 milioi euro inbertitu ditu Malaysian kokatutako Akronn izeneko konpainia erosi eta euskal enpresak Asiako merkatuan duen presentzia sendotzeko.

 

Erositako konpainia Kuala Lumpur-etik gertu dago, 19 langile ditu eta 2.3 metroko zabalera silikonaz estali eta bi tintatan inprimatzeko gaitasuna duen ekoizpen-lerro batez hornituta dago. Ekipamendu honek produktu eskaintza zabala ekoiz dezake paperetik edota film-substratu inprimagarrietatik abiatuta.

 

Olivier Lavaud enpresako zuzendari nagusiak ziurtatu duenez, eragiketak “ezin argiroago inplementatzen du Itasak ekoizle globala bihurtzeko duen ikuspegia”, enpresak zabaldutako ohar baten arabera.

 

Andoainen 1974an sortutako konpainia hau zinta itsaskorretan, etiketetan eta gutunazaletan erabiltzen diren paper silikonatuen ekoizpenean espezializatuta dago.

 

Azken urteotan, Itasak 30 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu teknologiarik aurreratueneko ekipamendua erosi eta instalazioak handitu eta modernizatzeko.

 

 

Itasaren aurkezpen bideoa

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow