SPRIren “Invest in the Basque Country” unitateak 225 milioitik gorako atzerriko inbertsioak erakarri ditu hiru urtean

25 November, 2016

 

Indartua izan denetik, Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailaren estrategiak atzerriko 41 proiektu atzeman ditu eta ia mila lanpostu sortu ditu euskal industrian.

 

“Invest in the Basque Country” estrategiak 225 milioitik gorako inbertsioak erakarri ditu Euskadira azken hiru urteotan; guztira, atzerriko 41 proiektu atzeman dira, 911 lanpostu sortu dira eta 2.337 lanposturi eutsi zaie. Emaitza horiek lortu dira indartu egin delako Invest in the Basque Country (BC) estrategia, hots, atzerriko zuzeneko inbertsioak (AZI) erakartzeko eta atxikitzeko SPRI Taldearen (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentziaren) unitate espezifikoa.

 

Atzerriko inbertsioak Euskadira erakartzea da Eusko Jaurlaritzak historikoki landu duen ildo estrategikoetako bat, bereziki industria eta ekonomiaren garapen arloetan. Ondorioz, SPRIren zereginetako bat izan da beti. Hala ere, legealdi honetan indartu da lan-ildo hori, 2013an erabilitako metodologiaren inguruko hausnarketa baten ondorioz, eta landuriko proiektuen kopurua nahiz “atzemandako” enpresen kopurua emendatu egin dira.

 

Aurten atzerriko 14 inbertsio atzeman dira. Horrek esan nahi du, 73,8 milioi euroko inbertsioa lortzeaz gain, 128 lanpostu sortuko direla eta 1.110 lanposturi eutsiko zaiela. Hiru inbertsio Alemaniatik datoz, beste hiru Estatu Batuetatik, bi Erresuma Batutik, eta bana Suitzatik, Irlandatik, Portugaletik, Txinatik eta Txiletik. Bada beste inbertsio bat, izatez AEBetakoa baina gaur egun kapital alemana duena.

 

2015ean atzerriko 22 enpresak Euskadi aukeratu zuten, 137,05 milioi euroko balioa duten inbertsio berriak egiteko. Horri esker, 608 lanpostu berri sortu dira eta 1.027ri eutsi zaie.

 

2014an SPRIren unitate horrek bost proiektu atzeman zituen, 15 milioi euroko inbertsioa lortu zen, 175 lanpostu sortu ziren eta 200 lanposturi eutsi zitzaien.

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow