Invest in Hong Kong, munduko bigarren inbertsio-hartzaile handiena, Euskadi bisitatzera etorri da

27 iraila, 2016
SPRIn ospatutako bilera.

Invest in Hong Kong erakundeko ordezkaritza batek bilera bat izan du Hegan klusterreko, Euskal Itsas Foroko, Bilboko Portuko, Acicae-ko eta mugikortasun eta logistika klusterreko ordezkariekin, SPRI Taldeak (Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentziak) Bilbon daukan egoitzan.

 

Bileran eztabaidagai izan dituzte euskal enpresa-sarearen eta Hong Kongen (munduko bigarren inbertsio-hartzaile handiena) artean sor daitezkeen aukera eta sinergiak.

 

Ordezkaritza horretan etorri dira Benjamin Wong, Invest in Hong Kong erakundeko Garraio eta Industria zuzendaria, Paula Kant, HK-k Bruselan duen bulegoko zuzendaria, eta Jesús Rodriguez, Europarako proiektuen kudeatzailea. SPRI Taldeko Nazioartekotze Arloko zuzendari Miren Madinabeitiak egin die harrera. Bileraren ostean, ordezkaritza Bizkaiko Teknologi Parkera eta Bilboko Portura joan da, Euskadiren gaitasun industrialak ezagutzen jarraitzeko.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow