Intergune+ 2015: Polonia. Negozio eta inbertsio aukerak

21 abendua, 2015

Poloniak 38 milioi biztanle inguru ditu, merkatu handia da eta baita ere Ekialdeko Europarako atea. “Polonia: Negozio eta inbertsio aukerak” hitzaldian hizlariek bertatik bertara azaldu dituzte Polonian inbertitzeko lege- eta administrazio-esparrua eta enpresaren eguneroko zereginak, bereziki nabarmendu dituztelarik lan eta zerga arloko alderdiak.

Baita ere aipatu dituzte sektore garrantzitsuenak, batez ere atzerriko enpresentzako negozio aukera interesgarrienak eskaintzen dituztenak: hala nola, energia berriztagarriak, azpiegiturak eta sektore publikoaren kontratazioa.

Hizpide izan dute, bestalde, Europar Batasuneko funtsen aplikazio sistema 2014-2020 aurrekontu marko berrian, gai interesgarria inondik ere proiektuak eta inbertsioak finantzatzeko Polonian.

SPRIk Varsovian duen bulegotik laguntza ematen zaie beren proiektuak Polonian merkaturatu nahi dituzten edo han inbertitu nahi duten euskal enpresei.
 

Programa

José Luis Villacampa, Poloniako DZP bufeteko Spanish Desk-eko bazkidea.

Negozio aukerak azpiegituren, obra zibilaren eta energiaren sektoreetan

bideoa
PDF

Aitor Arteaga, BAUM PARTNERS enpresako bazkidea.

Ezarpenen alderdi praktikoak. Kasu errealak.

bideoa
PDF

Gemma Aizpitarte, SPRIk Polonian duen bulegoko zuzendaria.

Euskal enpresei laguntzeko zerbitzuak.

bideoa
PDF

 

Intergune+. 2015ko edizioa. Informazio guztiak.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow