Intergune+ 2015: Namibia, garapen bidean dagoen merkatu egonkorra Afrika hegoaldean

18 urtarrila, 2016

Namibiak du Afrikako ingurune politiko baketsu eta egonkorrena. Bere ekonomiaren sektore dinamikoenak dira arrantza, nekazaritza-industria, turismoa eta meatzaritza, eta azken horren garapena herrialdeko baliabide natural ugariei zor zaie. Namibiak lehentasunezko hitzarmen komertzialak dauzka SADC-rekin (Southern African Development Community), Southern African Customs Union-en (SACU) barruan dago eta baita ere sinatu ditu Cotonouko akordioa eta Africa Growth and Opportunity Act (AGOA) hitzarmena.

Jardunaldian xeheki azaldu ziren zeintzuk diren Namibiaren abantailak negozioen ikuspegitik eta zein aukera eskaintzen dituen inbertsio eta merkataritza harremanak ezartzeko Omusati eskualdean. Azkenik, Efectos Navales del Atlántico euskal enpresak merkatu horretan izan duen esperientzia positiboa azaldu zuen.

Programa

H. E. Frieda Nangula Ithete, Namibiako Enbaxadorea.

Namibia: inbertitzeko arrazoiak

bideoa

Mr Jakova Katuamba, Chief lnvestment Promotion Executive, Namibia lnvestment Centre

Inbertsiorako politikaren esparru orokorra, sektore ekonomiko garrantzitusenak eta negozio aukerak

bideoa
PDF

Modestus Amutse, Omusatiko Lurralde Batzordea

Inbertsio proiektuak eta negozio aukerak Omusati Eskualdean

bideoa
PDF

Carlos Lerchundi, zuzendari kudeatzailea

Euskal empresa baten esperientzia, Efectos Navales del Atlántico, S.L.

bideoa
PDF

Intergune+. 2015ko edizioa

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow