Intergune+ 2015: Liderrak mundu mailako merkatu-hobietan: Euskadiren kasua

12 urtarrila, 2016

Nazioarteko merkatu-hobietan “Lidertzat” hartzen diren enpresa kopuru nahiko handia du Euskadik. Enpresa hauen profilari erreparatuz, orohar enpresa ertainak dira, merkatu-hobietan espezializazio oso bereizia dutenak eta nazioarteko merkatuetan lidergo argia. Saio honetan, profil hau betetzen duten erakundeen atzean zer dagoen eta lidergo horretara nola heldu diren aztertuko da.

Hitzaldi interesgarri honetan, Orkestra institutuak azaldu dizkigu nolako ezaugarriak izan behar dituen nazioarteko merkatuko nitxoen lider batek edo, beste izen batez,  “ezkutuko txapeldun” batek.  Bere ezaugarri garrantzitsuenak aztertu dira, eta baita ere azaldu da horrelako zenbat kasu aurkitu diren Euskadin.  Jardunaldiaren bigarren zatian, merkatu nitxoko liderretako batek, Irizar Forge enpresak, bere jardueraz hitz egin digu, azalduz nola, merkatu nitxo espezifikoetan zentratuz, munduko liderra izatera iritsi den Lazkaoko bere egoitzatik.

 

Programa

Bart Kamp, Nazioartekotzeko gaien koordinatzailea, Orkestra-IVC

Ezkutuko txapeldunak eta euren garrantzia, enpresen lehiakortasuna eta nazioartekotzea ulertzeko

bideoa
PDF

Maria Lasa Irizar, zuzendari nagusia, IRIZAR FORGE

95 urte besterik ez dituen erakunde gazte bat

bideoa
PDF

 

Intergune+. 2015ko edizioa. Informazio guztiak.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow