Intergune+ 2015: Juncker Planaren aurkezpena

8 urtarrila, 2016

EBrako Europar Batzordeak duen inbertsio plan handiak, 2014ko azaroan bere presidente Jean Claude Junckerrek aurkeztuak, funts publiko eta pribatuak mobilizatu nahi ditu: erabilitako diru publikoak inbertsio pribatu gehigarriak sortzeko, zorpetze berririk eragin gabe. Inbertsio Estrategikoetarako Funts Europarraren bidez, Plan honek 315.000 milioi euro arteko dirutza mobilizatuko du datozen hiru urteetan, hazkunde ekonomiko eta enplegu berria sortzeko gaitasun handia duten proiektuei lehentasuna emanez. Funts hori Inbertsiorako Banku Europarraren barruan sortuko da, Batzordea Bankuaren bazkide estrategiko izango delarik.

Joan den udan, erakunde europarrek, Plana abiarazteko beharrezkoak diren araudiak onartu ondoren, honezkero martxan dira proiektu handi batzuk; Batzorde Europarrak ezarritako helburuak betetzeko gai izango diren ikusiko da orain, alegia, inbertsio pribatu handiak eta gaitasun produktiboa, enplegua eta lehiakortasuna sustatzeko balio duen Planak.

Programa

Mikel Antón, Eusko Jaurlaritzako Europako Gaietarako Zuzendaria, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia.

Juncker Plana: Europan/EBn inbertsioa sustatzeko estrategia egokia?

Mikel Antónek, Eusko Jaurlaritzako Europako Gaien zuzendariak, 315.000 milioi euro mobilizatzea helburu duen programa hori azaldu zuen INTERGUNE+ foroan. Antónen esanetan, “norabide zuzenean emandako urratsa da”, inbertsio pribatuaren arriskuak murrizten dituelako. “Egoera paradoxiko batean gaude: bada likidezia Europan, baina inbertsioak ez du abiadarik hartzen”.
Juncker Plana Europar Batasunak asmatutako proiektu bat da, eta helburutzat du 315.000 milioi euroko injekzioa egitea Europako ekonomia errealean. Planak badu ziurgabetasun dosi bat, baina itxaropena ere sortzen du.

bideoa
PDF

 

Intergune+. 2015ko edizioa. Informazio guztiak.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow