Intergune+ 2015: Irán, eszenatoki berria

7 urtarrila, 2016

Leire Intxausti, SPRIko Nazioartekotze Saileko Afrika eta Ekialde Ertaina eremuko burua izan da jardunaldiaren aurkezle eta moderatzailea. Iran eta P5+1 taldearen artean sinatutako akordio historikoak euskal enpresentzat irekitzen dituen negozio aukerak izan dira jardunaldiaren ardatz nagusi.

Habib Allahdad eta Sarmad Afarinesh, Arhax Consulting konpainiako zuzendari exekutiboek herrialdeari buruzko daturik esanguratsuenak eman dituzte ezagutzera: 80 milioi biztanle, urtero BPGaren %3tik gorako hazkundea eta baliabide naturak garrantzitsuak. Garapen bidean dagoen merkatua da, normaltasun ekonomikoa berreskuratzeko 3 edo 4 urte beharko dituena.

Juan Carlos Nuñez, DHL Express enpresako aduana buruak, bere aldetik, munduko edozein herrialdetara esportatzeko kontutan hartu beharreko arauei buruz hitz egin du, bereziki debeku ugari dituzten herrialdeetan, esaterako Iranen kasua.

Programa

Habib Allahdad eta Sarmad Afarinesh, ARHAX Consulting-eko zuzendari exekutiboak

Iran, zigorren ostean

bideoa
PDF

Juan Carlos Núñez, DHL Express-eko Aduana burua

bideoa
PDF

 

Intergune+. 2015ko edizioa. Informazio guztiak.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow