Intergune+ 2015: EBren eta Kanadaren arteko ekonomi eta merkataritza arloko itun globalaren alde biko merkataritzarako aukerak

8 urtarrila, 2016

Europar Batasunaren eta Kanadaren arteko merkataritza libreko itunak (CETA) aukera berriak dakarzkie euskal enpresei, atea irekiko zaielako ondasun eta zerbitzuen merkatu gehiagotara iristeko eta inbertitzeko. Jardunaldi honetan, xeheki azalduko da ituna eta Euskadi eta Kanadaren arteko lankidetza teknologikorako aukerak aurkeztuko dira.

Programa

Déric Dubien, Kanadako Enbaxadako aholkulari komertziala.

CETAri buruzko ituna eta euskal enpresentzako aukerak

Kanadako Enbaxadako aholkulari komertzial Deric Dubien-ek Europar Batasunaren eta Kanadaren arteko merkataritza libreko ituna (CETA) aurkeztu zuen eta euskal enpresentzako aukerak azaldu zituen. Itun horrek aukera berriak dakarzkie euskal enpresei, atea irekiko zaielako ondasun eta zerbitzuen merkatu gehiagotara iristeko eta inbertitzeko.
o CETA merkataritza libreko itun handiena izango da .
o Muga-zergak ezabatuko dira sektore guztietan.
o Sarbide hobea merkatugai eta zerbitzuentzat.
o Segurtasun eta gardentasun handiagoa eta babes hobea inbertsioentzat.
o Aukera berriak kontratazio publikoko merkatuetan

bideoa
PDF

Isidro García, Kanadako Enbaxadako agregatu komertziala

Lankidetza teknologikoa

Isidro Garcíak, Kanadako Enbaxadako agregatu komertzialak, Kanadaren eta Espainiaren arteko lankidetza teknologikoaz hitz egin zuen. Kanadak, liderra berrikuntzan, lankidetza aukera interesgarriak eskaintzen ditu CANADEKA bezalako programen bidez.

bideoa

Miguel Puga, SPRIk Kanadan duen aholkularia

Aukerak energiaren, ekipo ondasunen eta nekazaritza eta elikaduraren sektoreetan

SPRIk Kanadan duen aholkulariak hizpide izan zituen hainbat sektoretan dauden aukerak -hala nola energian, ekipo ondasunetan eta nekazaritzako elikagaietan- eta SPRIk Kanadan kokatu nahi duten euskal enpresei eskaintzen dizkien laguntzak.

bideoa
PDF

Joseba Azurmendi, Orbinox Taldeko zuzendari nagusia

Enpresen esperientzia. Orbinox Taldea

Grupo Orbinox-eko zuzendari nagusi Joseba Azurmendi bere esperientziaz mintzatu zen. Orbinox-ek produkzio lantegi bat du Montrealen eta Kanadatik erantzuten dio NAFTA merkatuari, AEBetatik baino aukera hobeak dituelako

bideoa
PDF

 

Intergune+. 2015ko edizioa. Informazio guztiak.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow