Intergune+ 2015: Cabo Verde, Afrikan sartzeko plataforma

12 urtarrila, 2016

Cabo Verdek Espainian duen enbaxadoreak eta Cabo Verde Investimentos-eko presidenteak Cabo Verdeko negozio-giroa azaldu dute jardunaldi honetan.

Uhartez osatutako herrialde horrek milioi erdi biztanle ditu, egonkortasun politikoa eta marko makroekonomiko egonkorra, gainera, bere Zuzenbide Estatuak gobernamendu ona eta bake soziala bermatzen ditu. Faktore horiek negozio-giro ona eskaintzen dute Afrikan sartzeko plataforma egonkor bat behar duten atzerriko enpresentzat. Cabo Verdek nazioarteko hitzarmen komertzial ugari sinatu ditu (CEDEAO, AGOA, APE…) eta bere negozio aukera garrantzitsuenak sektore hauetan kontzentratzen dira: turismoa, zerbitzuak, banka, manufaktura, nekazaritza arloko negozioak eta azpiegiturak. Nazioarteko Negozio Zentroek erraztasunak ematen dizkiete enpresei Cabo Verden ezartzeko, baldintza onuragarriak eskaintzen baitizkiete, besteak beste, zerga arloan.

Programa

Mario Ferreira Lopes, Cabo Verde Errepublikako Enbaxadorea

Cabo Verderen Diplomazio Ekonomikoari buruzko gogoeta batzuk

bideoa

José Armando Duarte, Enbaxadorea, presidentea y Cabo Verde Investimentos erakundeko CEOa

Cabo Verde – Hego Atlantikoko plataforma logistikoa

bideoa
PDF

Santiago Olañeta, BOJeko presidentea

Euskal enpresariarentzat hausnarketa estrategikoa eta ahalmen komertziala

bideoa

 

Intergune+. 2015ko edizioa. Informazio guztiak.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow