Intergune+ 2016. Nazioartean jarduten duten enpresetan “Ethics & Compliance”

2 November, 2016

Prebentzio eta arauen ez betetzeak antzemateko sistema eraginkorren garapena (compliance), elementu garrantzitsua bihurtu da esparru globalean jarduten duten enpresentzat: araudiak gero ta konplexuagoak dira, agintarien kontrola gero ta handiagoa da eta gizartea bera ere gero ta kritikoagoa da jokabide ez etikoekin.

Compliance sistema on baten gakoak aurkeztuko dira jardunaldian eta ez betetze arriskuak gutxitzeko adibide praktikoak (korrupzioa, export control, pribatutasuna, jabetza intelektuala, lehia, segurtasuna, interes gatazka, barruko iruzurra, etabar.)
* María Astigarraga eta Iñigo Cisneros, Bazkideak, Affiliated Monitors
* Euskal enpresaren esperientzia: Gamesa Germán González, Etika eta betetze Zuzendaria, Gamesa.

BOLO-presentacionesBilatu eta deskargatu
ekitaldiko aurkezpen guztiak

 

INTERGUNE+ SPRI eta Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunaren Sailaren apustua da, euskal enpresak nazioartekotzera hurbildu eta atzerrira joateko dituzten proiektuetan laguntza emateko helburu duen ekimena. Izan ere, nazioartekotzea, lehiakortasunaren gako bezala, euren jardunaren funtsezko oinarrietako bat baita.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow