Intergune+ 2016. Multilateralak: $25 B baino gehiago, urtero, injiniaritza eta ahokularitza zerbitzuetarako, garapen bidean dauden merkatuetan

4 November, 2016

Garapen-banku Multilateralek finantzatutako proiektuek, urtero $25 Btik gora behar dituzte injiriaritza eta aholkularitza zerbitzuetan mundo osoan. Garapen-banku nagusiek, besteak beste Munduko Bankuak, Amerika arteko Garapen Bankuak, Asiako Garapen Bankuak eta Afrikako Garapen Bankuak, urtero $90 Bko proiektuak onartzen dituzte; eta proiektuok hainbat zerbitzu finantzatzen dituzte: injiniaritza eta aholkularitza, industria, eraikuntza, diseinua, ingurumena, proiektuen kudeaketa, kalitate kontrola, laguntza teknikoa eta estrategia, besteak beste.

Euskadiko injiniaritza eta aholkularitza enpresen kalitate altua kontutan hartuz, proiektu horiek aukera garrantzitsua dira euskal enpresen zabalkunderako garapen bidean dauden merkatuetan, adibidez Latinoamerikan, Asian, Europa Ekialdean eta Asia Erdialdean, Garapen-bankuen onuradun direnek. Saio honetan, informazio praktikoa eskainiko da, proiektu eta lizitazio adibideak aurkeztuko dira, baita aholku zehatzak eta praktika egokiak ere, enpresa batek proiektuok eskuratzeko jarraibideak izan ditzaten.

* Aitor Alzola, Presidentea, AVIC
“Negozio aukerak Garapen-banku Multilateralen proiektuen baitan” Emilio

* Bunge, Kudeatzaile Nagusia, Development Finance International, Inc.
“Jaurlaritzaren laguntza tresnak euskal enpresentzat: Interlehian programa” Agustin Arostegi, Nazioartekotze Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritza

* Euskal enpresaren esperientzia
– Marta Sainz, multilateralen Zuzendaria Afrika ipar aldean, IDOM
– Jesus María Garcia Camargo, Negozio, Industria eta Energia Zuzendaria, LKS INGENIERIA
– Ricardo Garcia, Zuzendari Nagusia, ITAC
 


 

BOLO-presentacionesBilatu eta deskargatu
ekitaldiko aurkezpen guztiak

 

INTERGUNE+ SPRI eta Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunaren Sailaren apustua da, euskal enpresak nazioartekotzera hurbildu eta atzerrira joateko dituzten proiektuetan laguntza emateko helburu duen ekimena. Izan ere, nazioartekotzea, lehiakortasunaren gako bezala, euren jardunaren funtsezko oinarrietako bat baita.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow