Intergune+ 2016. Mexiko: osasuna eta argi-indar sektoreen egoera. Lehiakorragoa izan Mexikon fabrikatuz.

4 November, 2016

BPG handia duten herrialdeen artean, Mexiko lehiakorrenetakoa da manufakturaren arloan. Lan kostu doituak eta baliabideak ditu. Merkatu interesgarria da oso, bai bere barne merkatuagatik (127 milioi biztanle), baita Ipar Amerikako eta Hego Amerikako merkatuetara duen sarbide errazagatik. Merkatu mexikarra aztertuko da jardunaldian eta bertan ezarritako euskal enpresen esperientzia ezagutu.

* “Osasun sektorearen egoera Mexikon eta euskal enpresentzat aukerak” Mikel Arriola, Segurtasun Sozialaren Institutu Mexikarraren Zuzendaria, IMSS

* “Elektromugikortasunari bultzada Mexikon” Vladimir Sosa, sectore eletrikoaren energia aurrezpenerako programaren Koordinatzailea, Argindarraren Batzorde Federala

* Mahai ingurua: “Lehiakorragoa izan Mexikon fabrikatuz”
– Kermen Arrien, neurriko transformadoreen Zuzendari Industriala, Arteche
– Xabier Errasti, Elay Méxicoko Gerentea, Elay
– Satur Ormazabal, Koordinatzailea, Panelfisa
Moderatzailea: Irakusne Incierte, Mexikoko bulegoaren Zuzendaria, Spri

 


 

BOLO-presentacionesBilatu eta deskargatu ekitaldiko aurkezpen guztiak

 

INTERGUNE+ SPRI eta Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunaren Sailaren apustua da, euskal enpresak nazioartekotzera hurbildu eta atzerrira joateko dituzten proiektuetan laguntza emateko helburu duen ekimena. Izan ere, nazioartekotzea, lehiakortasunaren gako bezala, euren jardunaren funtsezko oinarrietako bat baita.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow