Intergune+ 2016. Aljeriako merkatu publikoa: nola sartu etorkizuneko inbertsio-proiektuetan

28 October, 2016

Aljeriako gobernuak 2015-2019 epealdirako egindako inbertsio publikoen planak, 200 milioi eurotik gorako aurrekontua duenak, azpiegitura, osasuna eta prestakuntza proiektuentzat gorde du baliabideen zatirik handiena. Proiektu horiek eskuratzeko bidea, lehiaketa publikoena da.

Jardunaldi honetan, adierazgarriak diren proiektu batzuk aurkeztuko dira, ura, garraioa eta energia sektoreetakoak. Honez gain, arlo publiko aljeriarrak nola funtzionatzen duen eta lehiaketa publikoetara nola sartu azalduko da.

 
* Hassiba Sais, Hispargel_en Zuzendaria eta Spriren aholkularia Aljerian
* Euskal enpresaren esperientzia: Ulma Manutención Handling Systems Nacho Ortiz, Baggage Handling Negozio Ildoaren Zuzendaria, Ulma Handling Systems
 


 

BOLO-presentacionesBilatu eta deskargatu ekitaldiko aurkezpen guztiak

 

INTERGUNE+ SPRI eta Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunaren Sailaren apustua da, euskal enpresak nazioartekotzera hurbildu eta atzerrira joateko dituzten proiektuetan laguntza emateko helburu duen ekimena. Izan ere, nazioartekotzea, lehiakortasunaren gako bezala, euren jardunaren funtsezko oinarrietako bat baita.
 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow