Intergune+ 2016: Hegoafrika: Hazten ari den kontinentearen eragile ekonomikoa.

28 October, 2016

Kontinente afrikarrak, hazkunde orokorrik handiena duen bigarren lurraldea izaten jarraitzen du, ekitaldeko Asiaren ostean. Afrikan Economic Outlook-ek egindako aurreikuspenen arabera, 2016an %3,7ko hazkundea izango du eta 2017an berriz, %4,5era iritsiko da, munduko ekonomia indartzen baldin bada behintzat.

Hegoafrika, kontinentearen eragile ekonomikoa da, zalantza barik: Saharaz azpiko ekonomiarik modernoena eta aurreratuena du, kontinentera sartzeko atea da eta Hego Konoko herrialde-liderra da.

Afrikako beste herrialde batzuk ere hazkunde ekonomiko nabarmenak dituzte eta negozio aukerak eskaini, hala nola Etiopia, Kenia, Mozambike, Nigeria eta Boli Kosta. Afrikak eskaintzen dituen negozio aukerak izaten dira jardunaldiaren ardatz, Hegoafrika eta Saharaz azpiko beste herrialde batzuk nabarmenduz.

* “Hegoafrika: Inbertsio eta aukera ingurunea” Lulama Smuts Ngonyama, Hegoafrikako Enbaxadorea Espainian.
* “Hazkunde eta garapenerako ahalmena Afrikan” Sue Bowden, Senior Ikerlari Exekutiboa, Africa House.
* Euskal enpresaren esperientzia: Iñigo Garcia-Badell Muñoz, Deputy CEO, GRI Renewables.

 


 

BOLO-presentacionesBilatu eta deskargatu
ekitaldiko aurkezpen guztiak

 

INTERGUNE+ SPRI eta Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunaren Sailaren apustua da, euskal enpresak nazioartekotzera hurbildu eta atzerrira joateko dituzten proiektuetan laguntza emateko helburu duen ekimena. Izan ere, nazioartekotzea, lehiakortasunaren gako bezala, euren jardunaren funtsezko oinarrietako bat baita.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow