Intergune+ 2016. Arabiar Emirerri Batuak, Saudi Arabia eta Qatar: negozio aukerak Ekialde Ertainean

3 November, 2016

Datozen urteetarako aurreikuspen ekonomikoak Arabiar Emirerrietan eta lurralde osoan baikorrak dira, nahiz eta 2015eko berrikuspenak emaitza baxuagoak eman petrolioaren prezioaren jeitsieraren ondorioz. Dibertsifikazio ekonomikoaren estrategiari eta gobernuak bultzatutako energia alternatiboen sustapenari esker, petrolioaren prezioaren jeitsieraren eragina neutralizatu egin da. Emirerri bakoitzak estrategia bereiztua garatu du, baina osagarria, 2021 Ikuspegia izeneko estrategian ezarritako helburuak betetze aldera.

Jardunaldiak, Arabiar Emirerrietan, Saudi Arabian eta Qatarren dauden negozio aukerak ezagutzera emango ditu. Tecnaliak, gainera, lurralde horietan duen esperientziaren berri emango du.

* “Ekonomia Golkoko Lankidetza Batzordean, dibertsifikazioaren ikuspegia petroliotik haratago Golfoko herrialde nagusietan” (ingelesez) Boris Ritter, Zuzendari Nagusia, Sesam Business Consultants

* Euskal enpresaren esperientzia: Tecnalia Ander Romero, Proiektu Kudeatzailea, Tecnalia

* Euskal enpresaren esperientzia: Estudios GIS Asier Jimenez, Analista programatzailea

BOLO-presentacionesBilatu eta deskargatu
ekitaldiko aurkezpen guztiak

 

INTERGUNE+ SPRI eta Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunaren Sailaren apustua da, euskal enpresak nazioartekotzera hurbildu eta atzerrira joateko dituzten proiektuetan laguntza emateko helburu duen ekimena. Izan ere, nazioartekotzea, lehiakortasunaren gako bezala, euren jardunaren funtsezko oinarrietako bat baita.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow