Intergune+ 2016. Alemanian agente eta banatzaileak kontratatzeko aholkuak

3 November, 2016

Nazioartekotzeko apustua egiten duten euskal enpresen bigarren helmuga da Alemania. 2015ean hiru mila ta berreun milioi euroko balioa zuten ondasun eta zerbitzuak esportatu ziren bertara: automobilgintza, metala eta bere manufakturak, materiale elektrikoa eta kautxua batik bat.

Jardunaldi hau merkatu alemaniarrera hurbilduko da, agente komertzial eta banatzailearen irudiaren bidez, herrialde hartan ezarpen zabala duen merkaturatze eredua eta atzerriko enpresak merkatu alemaniarrean sartzeko biderik nagusietakoa. Eredu hauen egokitasuna, bere arautzearen xehetasunak eta eurekin izan beharreko harremanaren arlo praktikoak ezagutzea garrantzitsua da, arrakasta lortzeko.

* “Nola saldu Alemanian? Agente komertziala eta banatzailea” María Sarricolea, Alemaniako bulegoaren Zuzendaria, Spri

* “Agentzia eta banaketa kontratuaren legezko aldeak Alemanian” Birgit Schneider, Abokatu bazkidea, CMS Law Tax

* Euskal enpresaren esperientzia: Al-ko Records Eneko Usabel, zonaldeko Zuzendari Komertziala, Al-ko Records, S.A.

 


 

BOLO-presentacionesBilatu eta deskargatu
ekitaldiko aurkezpen guztiak

 

INTERGUNE+ SPRI eta Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunaren Sailaren apustua da, euskal enpresak nazioartekotzera hurbildu eta atzerrira joateko dituzten proiektuetan laguntza emateko helburu duen ekimena. Izan ere, nazioartekotzea, lehiakortasunaren gako bezala, euren jardunaren funtsezko oinarrietako bat baita.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow