Inser Robóticak Amerikan duen presentzia areagotu du

13 October, 2016

Euskal konpainiak Mexikon ordezkaritza komertzial bat zabaldu duela iragarri du

 

Amerikako merkatuan automatizazio robotizatuko soluzio integralak eskaintzeko asmoz, Inser Robótica enpresa bizkaitarrak ordezkaritza komertzial bat ireki du Mexiko Hirian.

 

Eragiketa honen bitartez, euskal konpainiak elikagai, edari eta kontsumo-ondareen ekoizpenerako zerbitzuak eskaini nahi ditu, besteak beste.

 

Mexikoko bulegoaren inaugurazioaz, Inser-ek Amerikako kontinentean duen presentzia indartu du, 2015ean Sao Paulo estatuko Sollution Robotics enpresa brasildarra erosi ondoren.

 

Automatizazio industrialerako teknologiaren garapenean espezializatuta dagoen Inser Robótica konpainiak enpresa mexikarren arreta erakartzea lortu du, maiatzean Mexiko Hirian antolatutako Expopack 2016 azokan parte hartu ondoren.

 

1986 an sortutako enpresa honek 65 langile ditu gaur egun, eta packaginga, paletizazio, soldadura, makineriarekiko zamalanak eta bestelako zereginak egiteko gauza diren sistema robotizatuen diseinuan, eraikuntzan eta instalazioan espezializatuta dago.

 

Iturria: Euskadi Tecnología

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow