Inkoak akuikulturarako sistema aurreratua instalatu du Egipton eta Senegalen

19 maiatza, 2016
Teknologiak oxigeno maila, pHa eta tenperatura bezalako adierazleak neurtzen ditu

Teknologia tilapia-haztegietan ezarri da

Nekazaritza-elikadura sektorean diharduen Inkoa ingeniaritza-enpresa bizkaitarrak tilapia hazteko prozesuari dagozkion giltzarrizko parametroak monitorizatu eta kontrolatzeko sistema automatizatu bat ezarri du Egipton eta Senegalen, arrakastaz ezarri ere.

Inkoak garatutako teknologia honek uraren oxigeno maila, pHa eta tenperatura bezalako adierazleak neurtzen ditu.

Sistema tilapia-haztegietan abiarazi da, eta horri esker, arrain-espezie horren arrainkume-kopurua gehitu ahal izan da hazkuntza-ziklo guztietan.

Gainera, sistemak ekoizpen-kostuak eta ingurumen-inpaktua murriztea lortu du. Baina lorpen guztien artean, arrainkumeak hazteko behar den uraren, energiaren eta elikagaien kontsumoa murriztea dugu nagusia.

Sistemak egitura modularra eta malgua du, haztegi bakoitzaren ezaugarrietara aisa asko molda daitekeena. Honek, kostu txikiko teknologien erabilerarekin batera, sistema erreplikatzea erraztuko du.

Inkoak garatutako teknologia hau, Egiptoko Ozeanografia eta Arrantza Institutu Nazionalak –Institute Sénégalais de Recherches Agrícoles-Centre de Recherches Océanographiques Dakar-Thiaroye delakoaren eta Kalatuniako Generalitateko Institut de Recerca i Tecnologia Agroalimentaries deritzonaren lankidetzaz– lideratu duen Itaca izeneko proiektuari atxikita dago.

 

ITACA proiektuaren aurkezpena

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow