Ingeteamek eguzki-energia sortzeko Brasilgo bost instalaziotarako inbertsore fotovoltaikoen horniketa egingo du

13 September, 2017
Eguzki-energia sortzeko instalazioek Ingeteamek garatutako kontrol eta kudeaketa sistema ere erabiliko dute

Euskal konpainiak hornitutako ekipoak hainbat fasetan instalatuko dira, urte amaierarako instalazioak abian jartzeko moduan egon daitezen

 

Potentziako elektronikan espezializatuta dagoen Ingeteam konpainia bizkaitarrak nazioarteko merkatuetan duen presentzia sendotzen jarraitzen du. Berrikitan, euskal konpainiak 150 megawatteko horniketa egin du, Brasilgo São Paulo estatuaren iparraldean kokatuta dauden eguzki-energia sortzeko bost instalaziotarako inbertsore fotovoltaikoen bitartez.

 

Zehazkiago esanda, egoitza Zamudion daukan enpresak Inverter Station deritzon soluzioaren bi konfigurazio hornitu dizkie aipatutako instalazioei –biak Ingeteamek garatutakoak–, tentsio ertaineko potentzia txertatzeko behar diren gainerako elementu guztiak biltzeko metalezko plataforma batekin batera.

 

Ekipo horiez gain, eguzki-energia sortzeko instalazioek Ingeteamek garatutako kontrol eta kudeaketa sistema ere erabiliko dute. INGECON SUN EMS Plant Controller izeneko tresna honek instalazioen portaera aurreikusten laguntzen dio sarearen operadoreari, eskariaren araberako ekoizpen-estrategiak abiarazteko aukera erraztuz, beste hainbat abantailaren artean.

 

Euskal konpainiak hornitutako ekipoak hainbat fasetan instalatuko dira, eta enpresak ohar baten bidez jakinarazi duenez, urte amaieran proiektua abian jartzeko moduan egon liteke.

 

Joan den abuztuan, Ingeteamek 170 megawatteko beste eskari bat jaso zuen, eguzki-energia fotovoltaikoa sortzeko Marokoko hiru sorkuntza-instalaziotarako inbertsore fotovoltaikoen horniketa egiteko.

 

 

 

Ingeteam enpresaren aurkezpen bideoa

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow