Ingeteam-ek kontratuak bereganatu ditu Txile eta Txinan

17 October, 2016
Garapena Trans Pennine Express lineako 24 konboitan ezarriko da

Euskal enpresa, Atacamako desertuan kokatutako instalazio fotovoltaiko bateko kontrol sistemaren kargu egin da eta Txinako zentral termosolar bateko ingeniaritza lanak beteko ditu

 

Potentzia elektronikoan espezializatutako Ingeteam bizkaitar konpainiak iragarri duenez, nazioarteko bi kontratu desberdin esleitu ditu, Txilen eta Txinan kokatutako instalazio fotovoltaiko eta eguzki- instalazioetan.

 

Zehatz-mehatz, enpresa, Txileko Atacama desertuan kokatutako eta espainiar Acciona enpresarena den El Romero Solar instalazio fotovoltaikoaren kontrol, babes eta neurri sistemaren hornikuntzaren kargu egin da.

 

Ohar baten arabera ekipamenduak, honako hauek aintzat hartzen ditu: ingeniaritza elektriko zehatza, armairuen horniketa, ekipo digitalak, azpiestazioa martxan jartzea eta urrutiko kontrolerako bulego desberdinen konexioa.

 

343 milioi dolarreko inbertsioarekin, El Romeroko instalazio fotovoltaikoak 246,6 megawatt ditu, eta potentzia honekin, Latindar Amerikako instalazio fotovoltaiko handiena da, munduko hamar garrantzitsuenen artean kokatzen delarik.

 

Kontratu honen iragarpenak bat egiten du, enpresak Txinan erdietsitako esleipenarekin eta bertan, asiar herrialdeko zentral termosolar komertzialeko eguzki eremuko ingeniaritza zehatzaz arduratuko da.

 

CGN Delingha Solar Energy-k garatutako azken instalazio honek guztira 250 hektareako azalera okupatzen ditu, 50 MW-eko potentzia izango du eta 2017ko bukaerarako funtzionatzen hastea aurreikusita dago.

 

 

El Romero Solar instalazio fotovoltaikoaren aurkezpen bideoa

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow