Ingeteam-ek nazioarteko hedapenaren bere kanpaina indartu du

30 May, 2016

Enpresak filiala ireki du Uruguain eta bat egin du Uzbekistango abiadura handiko trenaren proiektuarekin

Sorgailuetan eta potentzia elektronikoan espezializatutako Ingeteam euskal taldeak, Urugain filial bat ireki duela iragarri du. Ezarpen honekin, konpainia 18 herrialdetara heldu da. Horrez gain, enpresak Talgo fabrikatzailearekin bate gin du Uzbekistango abiadura handiko trenaren proiekturako.

Ingeteam-ek inauguratu duen filial berria Montevideon aurkitzen da eta herrialdeko puntu desberdinetan, batik bat Salto inguruan lanean ari diren langileak ditu.

Enpresak egun zenbait proiektu ditu latinoamerikar herrialdean, sektore eolikoa eta fotovoltaikoa bezalako eremuetan.

Momentu honetan, Uruguai tinko eusten ari zaio energia berriztagarrien aldeko apustuari eta bere mix energetikoa hurrengo 10 urteetan substantzialki aldatzea aurreikusi du.

Gaur egun, herrialdeak energia eolikoko 850 MW baino gehiago, hidroelektrikoko 1,5 GW eta biomasako 400 MW potentzia du instalatuta. Horrez gain, amerikar kontinentean hazkunde aurreikuspen handiena duen herrialdea da.

Bestalde, nazioarteko apustuaren barruan, Ingeteam-ek kontratua sinatu du tren-fabrikatzaile Talgorekin, Uzbekistango abiadura handiko trena ekipoez hornitzeko.

Horniketak sistema elektrikoaren ingeniaritza, trakzio katearen ekipoak, baterien kargagailuak, kontrolerako sistemak eta goi-tentsioa gelaxkak aintzat hartzen ditu.

Halaber, Ingeteam, seinalizazio eta komunikazio arloan herrialdearen araudira egokituko duen kontroleko elektronikaz arduratuko da.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow