Ingeteam energia fotovoltaikoa sortu eta biltegiratzeko Brasilgo lehen gunearekin kolaboratuko du

22 February, 2016

Ingeteam euskal enpresak, energia fotovoltaikoa eta baterien biltegiratzea konbinatzen dituen sistema hibridoaz hornitutako sortze eta horniketa elektrikoko lehen gunea Brasilen martxan jartzeaz arduratuko da.

Armadak Brasilian duen kuartel nagusian kokatutako instalakuntza sarera konektatuta dago eta estalkian dagoen muturreko 90 kilowatteko panel fotovoltaiko sorta baten bitartez funtzionatzen du.

Panel hauek sortzen duten energia, sodiozko bateria banku batean (276 kWh) biltegiratzen da, euskal enpresak garatutako baterien inbertsore trifasikoaren bitartez kudeatu eta kontrolatutakoa.

Ekipo hau, energiaren sorkuntza, kontsumo eta biltegiratzearen arteko oreka egoki bat bermatzen duen korronte alternoko sare bat sortu eta kudeatzeaz arduratzen da.

Instalakuntza, bateriak panel fotovoltaikoetako energiarekin karga daitezen diseinatuta dago; gauzak honela horniketa- elektrikoa etenez gero, sistema isolatutako moduan funtzionatzen hasiko litzateke 20 milisegundo baino gutxiagotan.

Instalakuntza hibrido hau, ezaugarri hauek dituen hegoamerikar herrialdeko lehena da, nahiz eta bere erabilera, energia hornidura ezegonkorra duten urrutiko lekuetara zabaltzea aurreikusten den.

Energia fotovoltaikoa

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow