Ingeteamek eguzki-energiaren sektorean hazi nahi du

22 June, 2016

Konpainiak Bonfiglioli Riduttori enpresa italiarraren negozio fotovoltaikoa xurgatu duela iragarri du

Potentziako elektronikan diharduen Ingeteam euskal konpainiak akordio bat itxi du Bonfiglioli Riduttori enpresa italiarraren negozio fotovoltaikoa xurgatu, eragiketa-jarduera zabaldu eta eguzki-energiaren esparruan duen nazioarteko posizionamendua tinkatzeko asmoz.

Eragiketa honi esker, Ingeteamek Bonfiglioli-ren proiektu fotovoltaikoen zorrorako sarbidea lortuko du, eragiketa eta mantenimendu zerbitzuetako negozioa handituz eta enpresa italiarraren 3 GWko potentzia instalatua gehituz, ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Gainera, akordio honen eskutik, Zamudioko Teknologia Parkean finkatutako konpainia bizkaitarrak, enpresa italiarra errotuta dagoen India eta AEB bezalako merkatuetara hedatzeko aukera izango du.

“Integrazio estrategiko honek Estatu Batuetan eta Indian daukagun presentzia goitik behera indartzen lagunduko digu, bi merkatu horiek giltzarrizkoak baitira Ingeteamentzat sektore fotovoltaikoari dagokionez”, David Solé Ingeteameko energia-dibisioko zuzendariaren esanetan.

Gaur egun, Ingeteamek eguzki-energiaren arloko soluzioak manufakturatu eta etxebizitzetarako, saltokietarako eta sarearekiko konexioetarako inbertsore fotovoltaikoak eskaintzen ditu.

Gainera, 16 urtetik gorako esperientzia du sektore fotovoltaikoan, esparru honetan 5 GWko potentziaren horniketa egin duelarik.

Konpainia italiarrak, aldiz, eguzki-instalazioen sarerako konexioetarako inbertsore zentralen diseinua, fabrikazioa eta horniketa egin eta etengabeko laguntza eskaintzen du instalazioen bizitza-ziklo osoan.

Bonfigliolik, 3 GW inguruko oinarri instalatuaz, 13 ekoizpen-lantegi eta 3.700 langile ditu 17 herrialdetan.

 

Ingeteam-eko Eguzki energia fotovoltaikoa 

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow