Ibermáticak soluzio teknologiko bat instalatuko du Audik Mexikon duen fabrika batean

13 June, 2016

Software-aren euskal konpainiak, pertsonala kontrolatzeko sistema aurreratu bat taxutuko du.

Sistema informatiko eta software-n Ibermatica enpresak, akordioa lotu du automobilak fabrikatzen dituen Audirekin, alemaniar taldeak latinoamerikar herrialdean inauguratu duen fabrika berriko profesionalen presentzia kontrolatzeko aukera ematen duen 3Dimentsiotako biometria sistema bat instalatu eta prestatzeko.

Erabilitako sistema Interflex-i dagokio, Allegion taldeko Alemaniako enpresari, alegia. Ibermática 2014az geroztik, denbora tarteen, asistentzien, segurtasunaren eta sartu-irteeren kontrola kudeatzeko hardware eta software soluzioen garapen, produkzio eta banatzean espezializatutako enpresa horretako partner-a da.

Proiektu hau gauzatu ahal izateko Ibermáticak, atzamarren fisonomiaren bitartez pertsonak antzemateko gai diren dispositiboak instalatuko ditu.

Euskal enpresak, langileak euren fisonomia digitalaren bitartez, inolako kontaktu fisikorik behar izan gabe antzemateko hiru dimentsiotako 60 irakurgailu biometriko jarriko ditu.

2016an zehar, 200 hurbiltasun txartelen irakurgailu baino gehiago instalatzea aurreikusten da sartu-irteerak kontrolatzeko.

Egun, faktoriak 2.000 profesional inguru ditu, nahiz eta hurrengo urteetan kopuru honek gora egin dezala aurreikusten den.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow