Ibermaticak ABBren enpresa-softwarea merkaturatuko du

31 maiatza, 2016
Gipuzkoar enpresa 1973an sortu zen

Suitzako taldeak bere bezero-zorroa handitzea espero du Espainian eta Portugalen

Informazio teknologien Ibermatica euskal enpresak kontratua sinatu du ingeniaritza elektrikoan eta automatizazio industrialean espezializatutako Suitzako Asea Brown Boveri (ABB) konpainiarekin. Kontratu honek, nazioarteko merkatuan, batik bat Espainian eta Portugalen, enpresa- software-erako soluzioak merkaturatzeko eta osatzeko ardura hartzeko aukera emango dio.

Akordio honi jarraikiz, Suitzar enpresak bere bezero-zorroa handitzea eta bertako integratzaile bat izatea espero du.

Suitzar taldeak apustu garbia du Europa, Ekialde Ertaina eta Afrikak osatzen duten eta batez ere Iberiar Penintsulako enpresa merkatuaren esparruan.

Aliantza honen bitartez, euskal enpresak bere eskaintza aberastuko du Energy Portfolio Management (EPM) suite-a bezalako soluzioekin, alegia, informazioa eta jarduera estrategiko, taktiko eta operatiboak jasateko diseinatutako software- aplikazioez osatutako zerbitzuarekin.

Horrez gain Ibermaticak, sektorearen bere ezagutza handitzea eta bezero berrietara heltzeko erreminta gehiago izatea espero du.

Gipuzkoako enpresa, informazioaren teknologien zerbitzuetako espainiar merkatuko konpainietako nagusienetakoa 1973an sortu zen eta bere jarduera honako esparruetan finkatzen du: aholkularitza, azpiegituren zerbitzuak, informazioaren sistemen integrazioa eta enpresa-gestioaren soluzio integratuen inplementazioa.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow