Iberdrolak ziklo konbinatuko zentral bat eraikiko du Mexikon  

11 April, 2016

Bere hedapen internazionalerako kanpainaren testuinguruan, Iberdrola energia- konpainiak, ziklo konbinatuko energia sortzeko eta 887 megawatteko potentzia duen instalazio bat eraikitzeko ardura hartu du Mexiko iparraldeko Sinaloa estatuan.

Hiru milioi mexikar baino gehiago hornituko dituen instalazioak 400 milioi dolar inguruko inbertsioa beharko du.

Instalazioa, Ahome udalerrian kokatuko da, Los Mochis hiriko iparraldean, eta 2019ko urtarrilean martxan egongo da.

Bilbon egoitza duen enpresak, zentrala eraikitzeko, martxan jartzeko, operatzeko eta mantentzeko ardura izango du, baita bere ugazaba izan ere. Instalazioan 25 urteren buruan ekoiztutako energia guztia, Mexikoko Elektrizitatearen Batzorde Federalari (EBF) saltzea aurreikusi dute.

Instalazio hau, Iberdrolak egun Ipar Amerikako herrialdean eraikitzen ari den energia sortzeko beste proiektu batzuei gehitu behar zaie eta 2.000 milioi dolarreko inbertsioa suposatzen dute.

Iberdrolaren presentzia Mexikon, orain dela 18 urtekoa d. Herrialdean lanean hasi zenetik, konpainiak apurka- apurka bere inbertsioak areagotu ditu, elektrizitate ekoizle pribatu handiena izatera pasa arte, 5.400 megawatt eraginkor baino gehiagorekin.

 

Iberdrolaren aurkezpena

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow