Hego Karolina, AEBetara sartzeko atea. Jardunaldiaren aurkezpenak

11 April, 2017

Hego Karolina eremu bereziki erakargarria da euskal enpresentzat. AEBetako automozio sektoreko esportatzaile handiena da, hots, Euskadiko sektore industrial indartsuenetako batena.

SPRI Taldeak antolatutako jardunaldi batean azaldu dira euskal enpresek Ipar Amerikako estatu horretan ezartzeko dauzkaten aukerak.

Argitalpenak

Sérgio Domingues, Hego Karolinako Merkataritza Saileko Nazioartekotze arloko zuzendaria Europako Bulegoan

Sarrera
Sergio Dominguesek, Hego Karolinak Europan duen ordezkariak, azpimarratu du Estatu hori toki onean dagoela, Miami eta New York artean. Dominguesek jakinarazi du atzerriko 1.200dik gora enpresa daudela Hego Karolinan, eta bertako jendeak “AEBetako beste toki batzuetan baino eros-ahalmen handiagoa duela”. Esan du laguntza programa espezifiko bat daukala bertan ezarri nahi duten konpainia txikientzat, eta programa horrek kosturik gabe finantzatzen diela lokala, langileak edota bezeroak eta hornitzaileak bilatzeko prozesua.

 

 

Aimee Reddick, Directora de Internacionalización, Upstate South Carolina Alliance y Heather Jones, CEO-Greenwood Partnership Allaince

Upstate South Carolina Alliance Presentation. Support from-Greenwood County
Haiek azpimarratu dute eremu horretan kontzentratzen dela industria astuna eta automozioa, eta gaur egun atzerriko 540 konpainia baino gehiago daudela bertan. “Badira automozio sektoreko 150etik gora enpresa, eta sektoreko AEBetako esportatzaile handiena da”, azpimarratu du. Gainera, aeronautika sektorean 200 konpainia baino gehiago daude

 

 

Bruno Calvo Rodríguez, Erlazio instituzionalak, GESTAMP TALDEA

Enpresen esperientzia
Calvok azpimarratu du “leku aparta dela automozioaren sektorerako, badituelako eskulan kualifikatua eta azpiegitura-sare zabala”. Izan ere, Estatu mailako laugarren autobide-sare handiena dauka.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow