Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 19 uztaila, 2018 Nazioartekotzea

Haize Wind, korronte berrien bila

Dorre eolikoak egiten dituen fabrikatzaile bizkaitarrak, bere bezero nagusienak presente dauden merkatuetarako zabalkunde internazionalaren aldeko apustua egin du
Konpainiaren internazionalizazio plangintzan aurreikusten den jomugetako bat Saudi Arabia da

Dorre eolikoak egiten dituen fabrikatzaile bizkaitarrak, bere bezero nagusienak presente dauden merkatuetarako zabalkunde internazionalaren aldeko apustua egin du

 

Iturri berriztagarrien bitartez, hala nola haizearen bitartez energia sortzea, aukera interesgarria bihurtzen ari da, eskuratze-modu tradizionalenak osotu edo ordezkatzeko; egoera hau aukera paregabea izan daiteke sektorean aritzen diren konpainientzat.

 

Offshore eta onshore sektore eolikorako dorreak eta zimendatzeak fabrikatzen dituen Haizea Wind Group-ek bere bezero nagusiek presentzia duten merkatuetara begirako bezero horien jarraipenean oinarritutako nazioartekotze plan bat martxan jartzea aurreikusi du.

 

Konpainiaren plangintzan aurreikusten diren jomuga nagusietako bat Saudi Arabia da, izan ere herrialde horretan lankidetza akordio bat sinatu baitu bertako Al-Babtain konpainiarekin, urte honetako bigarren sei-hilabetekoan saudiarabiar herrialdeko mendebaldeko kostaldean eraikitzen hasiko den instalazio baterako dorre eolikoak  ekoizteko.

 

Gainera, enpresa bizkaitarrak Siemens-Gamesa eta Vestas multinazionalak hornitzeko akordio markoak ditu. Horrexegatik, harreman horrek nazioarteko beste merkatuetako ateak irekiko dionik ezin dezake uka.

 

Iturria: Expansión

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Iregak giltza ingelesen ekoizpenaren %95a esportatzen du nazioarteko merkatuetara
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Ariona Pools, desagertzetik igerilekuetarako iragazkien merkatuan lider izatera
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Agiña Piperrak 20 urte baino gehiago piparrak landatzen “gure aitona-amonek egiten zuten bezala”
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Nazioartekotzea
100 urteko esperientziak gainazalen tratamenduaren sektoreko erreferente bihurtu du JAZ
Irakurri gehiago
WindEurope Inauguración 21 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek enpresen arteko networkinga sustatuko du sektore eolikoan Wind Europe 2024 topaketan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak