Guardian Llodio enpresak berotzen diren haizetarakoak eta geruza bikoitzeko beira berdea ekoitziko ditu autoetako ordezko piezentzat

28 March, 2016

Konpainiak inbertsio handiak egin ditu produktu berriak merkaturatzeko, produkzio prozesuak hobetzeko eta ingurumena zaintzeko.

Guardian Llodio fabrikak espero du bere salmentak %10 haziko direla 2016an. 500 langile ditu plantillan, eta une honetan aldaketa prozesu batean murgilduta dago, adierazi du Estrategia Empresarial aldizkariak. Javier García kudeatzaileak dioenez, produkzio malgua eta serie txikiak sustatu nahi dituzte eredu operatibo gisa.

Inbertsioaren helburua da produktu berriak kaleratzea, esaterako berotzen diren haizetarakoak eta beira berdea; ingurumenari dagokionez, elektrofiltro bat eta hondakinak birziklatzeko sistema bat instalatu ditu, eta segurtasun eta ergonomia arloetako hobekuntzak ere egin ditu. Elektrofiltroak, zeinaren instalazioak bost milioi eurotik gorako inbertsioa eskatu baitio enpresari, ziurtatuko du Guardian Llodio enpresak betetzen dituela Kyotoko Protokoloan klima aldaketari buruz finkatutako eskakizunak sektore horretan.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow