Eusko Jaurlaritzak BIND 4.0-Startupen nazioarteko azeleragailua aurkeztu du Hannover Messe azokan

26 April, 2017

Arantxa Tapia sailburua, erdialdean, auzkezpenan.

Proiektu honek aukera ematen du Euskadiko enpresa garrantzitsuenetako batzuekin proiektu komun batean lan egiteko eta bezero-hornitzaile bezala harremantzeko.

 

Eusko Jaurlaritzak BIND 4.0 startupen nazioarteko azeleragailua (iaz bultzatutako proiektua) aurkeztu du asteazken honetan Alemanian, industria arloko Europako azoka handiena den Hannover Messe ekitaldian. Hannoverreko azoka esparruko Young Tech Enterprise espazioan egin da aurkezpena, non Euskadik orobat aurkeztu baitu Basque Industry 4.0 estrategia.

 

Cristina Oyónek, SPRI Taldeko Ekimen Estrategikoen arduradunak, aurkeztu du BIND 4.0 ekimena, eta ekitaldian izan da baita ere Arantxa Tapia, Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburua. Bestalde, ezagutzera eman dira iaz gauzatutako bi proiektu, zeintzuetan errealitate handituarekin lotutako Danobat eta Innovae enpresek parte hartu baitute. Horietako batek mantenimendu-lanetan laguntzeko sistema aurreratu bat garatu du, eta besteak, berriz, errealitate handituko teknologia gorakorrak eta wearable dispositiboak aplikatu ditu benetako lan-ingurune produktibo batean.

 

BIND 4.0 programa 4.0 Industriako startup onenak erakartzeko nazioarteko lehen ekimena da. Proiektu publiko-pribatu bat da, aukera ematen diena startupei (4.0 industriaren arloko proposamen berritzaileak dituzten enpresa sortu berriei) Euskadiko enpresa garrantzitsuenetako batzuekin proiektu komun batean lan egiteko eta bezero-hornitzaile bezala harremantzeko. Programarekin kolaboratzen dute, besteak beste, enpresa hauek: Microsoft, ABB, CAF, CIE Automotive, DanobatGroup, Euskaltel, Iberdrola, ITP, Mercedes-Benz, Michelin, Repsol-Petronor, Siemens Fagor Ederlan, Grupo Alcor, Ulma, Maier edota NEM Solutions.

 

 

BIND 4.0 programaren iazko edizioan –joan den uztailaren 6an ireki zena- 41 herrialdetako 257 startup aurkeztu ziren guztira. Lehen aurre-hautaketaren ondoren 52 enpresa gelditu ziren, 23 Euskadikoak, 23 atzerrikoak eta sei Estatukoak. Azkenean, euskal konpainia handiek 11 startup aukeratu zituzten; zazpi Euskadikoak, bi Estatukoak eta bi atzerrikoak, zeintzuk 16 proiektutan ari baitira lanean. Orain programaren bigarren edizioa abiarazi da, enpresa berriak sar daitezen.

 

BIND 4.0 programari esker, sendotu egin da Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren Basque Industry 4.0 estrategia. Ekimen horren helburu nagusia da Euskadiko ekintzailetza ekosistema indartzea, Euskadi kokatzea ekintzailetza industrial aurreratuaren mapan, euskal industriaren eraginkortasuna eta lehiakortasuna hobetzen laguntzea, eta aberastasuna eta enplegua sortzea.