Eusko Jaurlaritza eta Kubako gobernua Habanan bildu dira lankidetza indartzeko industria arloan

2 azaroa, 2016
Javier Zarraonaindia sailburuordea Kubako Industria ministroarekin.

Javier Zarraonaindia sailburuordeak bilera bana egin du Kubako Industria ministroarekin eta Energia ministrordearekin. Hogeita hamar bat euskal enpresak beren potentziala erakutsi dute Habanako Nazioarteko Azokako Euskadiko Pabilioian, bertan ospatzen baita gaur Euskadiri buruzko jardunaldia.

 

Eusko Jaurlaritza enpresa- eta erakunde-agenda batean ari da lanean astelehen honetatik Kuban, FIHAV 2016-Habanako Nazioarteko Azokaren karietara. Azoka horretan hogeita hamar bat euskal enpresa bere potentzial guztia erakusten ari dira. Industri arloko hitzordu hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuorde Javier Zarraonaindiak eta Nazioartekotze zuzendari Ainhoa Ondarzabalek bilera instituzionalak egin dituzte Kubako gobernuko Industria eta Energia arloetako arduradun garrantzitsuekin.

 

Salvador Pardo Cruz Industria ministroarekin eta Javier Rubén Cid Carbonell Energia ministrordearekin eginiko bileren bidez, bi gobernuek eguneratu egin dute beren konpromisoa elkarlanean jarduteko eta Kuban kokatutako euskal enpresen jarduera bideratzeko.

 

Euskadiko eta Kubako industria arloko ordezkariek finkatu egin dituzte bi herrialdeek landu beharreko lehentasunezko gaiak. Zehazkiago esateko, han kokatutako euskal enpresentzat negozio-iturri izan litezkeen esparruak jorratu dira:

-Kubako makina-erreminta parkea modernizatzea.

-Energia berriztagarriak garatzeko aukera Kuban. Jakin dugu zeintzuk diren Kubak energia berriztagarriak garatzeko dauzkan etorkizuneko planak.

-Hemendik gutxira “Aukeren zorroa” abiaraziko da, garatuko diren proiektu zehatz berriekin.

-Marieleko portuan inbertsio-ezarpenak egiteko eta enpresa mistoak (euskal-kubarrak) sortzeko aukera.

 

Zarraonaindia sailburuordeak esan du bilera biak oso interesgarriak izan direla, uste duelako erakunde arteko lankidetza lagungarri izango dela Kuban kokatutako euskal enpresentzat. Gaur egun 40 enpresa daude han, baina 130 bat euskal enpresak dituzte harreman komertzialak Kubarekin.

Kuban lan egiten duten euskal enpresek 130 milioi euro inguruko negozio bolumena dute. Kuba 35. postuan dago Euskadik 2014an eginiko esportazioen rankinean (esportazio horiek 106.230 mila eurokoak izan zirelarik). Eta 64. postuan, berriz, inportazioei dagokienean (inportazioen zenbatekoa 13.305 mila eurokoa zelarik).

 

Euskadi-Basque Country jardunaldia FIHAV 2016 azokan

Habanako Nazioarteko Azoka urriaren 31n abiatu zen Euskadiri buruzko pabilioi batekin, non euskal enpresei eskainitako jardunaldia ospatuko baita gaur. 32 euskal enpresak erakusketa-gune bat dute FIHAV 2016 azokan, zeinak 60tik gora herrialdetako 4.500 parte-hartzaile inguru bilduko baititu, 20.000 metro koadroko erakusketa-gune batean.

 

FIHAV 2016 azokan dauden euskal enpresa edo erakundeen zerrenda:

 

EUSKO GANBERAK/CAMARAS VASCAS

ACEROS LST BILBAO

KUBAKO EUSKAL ENPRESARIEN ELKARTEA

ATERA MANIUFACTURAS GROUP SA

BEZABALA SA

BOJ OLAÑETA SL

CESYTA SL

COMPAÑÍA ELABORADORA DE CAUCHO COECA SA

CONSORCIO INDUSTRIAL SHESGA SL

COTRANSA

EDELNORT TECHNICAL SERVICE SL

ELECTRA VITORIA S. COOP

EQUIPOS ELECTRICOS EQUIPEL

FERRETERIA UNCETA SA

GRUPO AUTOMOCION MUTUAUTO AMERICA SL

IDOM

INDUSTRIAS GOINI

INDUSTRIAS METALURGICAS SOROA SL

ININSER SA

IZAR CUTTING TOOLS SAL

KSB ITUR SPAIN

LANIK SA

METROLOGIA SARIKI SA – GRUPO UNCETA

MIESA INGENIERIA

NOVAEXIM

ORTIZ ASPIZUA HERMANOS – ZITRO

RODABIL SAU

TALLERES GUIBE SA

TOR PANEL SA – PANELFISA S COOP

TUBOS REUNIDOS INDUSTRIAL SLU

VIROEX SL

ZUBIOLA S. COOP

 

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow