GKN Driveline multinazionalak Zumaiako fabrikan egiten den lana saritu du

1 July, 2017

<a href=”http://www.gkn.com/en/our-divisions/gkn-driveline/” target=”_blank”>GKN Driveline</a> multinazionalak, 46 fabrika eta 26.000 langile dituenak, eta urtean 1.004 milioi euro fakturatzen dituenak, saritu egin du Zumaian duen fabrika eta bertako 402 langileek egiten duten lana. Sari horrek lehen postuan jarri du Zumaiako lantegia Driveline dibisioaren barruan (transmisio lineak, motor elektrikoak, diferentzialak eta par kontrolak).

&nbsp;

Zumaiako lantegiak 100 milioi euro fakturatu zituen iaz, eta GKN talde bereko fabrika muntatzaileak ditu bezerotzat. Gainera, matrizeak konpromisoa hartu du hamar milioi euroko inbertsioa egiteko Zumaiako lantegia hobetu eta handitzeko.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow